Kontatzen duten Emakumeak Zikloa 2023: "Sex o no sex"
SEX O NO SEX
Clown parodia. Pauxa pailazo bat da, eta galderak egiten dizkio bere buruari bizitzari, heriotzari eta sexuari buruz. Ikusleak bere gogoeta zoroen konplize eta lekuko gisa hartuta, sexu-gaietan izandako hastapenak partekatzen ditu gurekin, eta giza harremanei buruz dituen kezkak eta lotura osasungarriak kudeatzeko dituen zailtasunak aitortzen dizkigu.
Ikuskizun honetan, Virginia Imazek umorez eta samurtasunez aurkezten dizkigu hainbat gai, beste behin ere, clown jokoaren bidez, hala nola hilekoa, masturbazioa, norberaren gorputzarekiko harreman korapilatsua, lehen musua, koitoa, orgasmoa… eta, oro har, errurik gabeko plazeraren gainditu gabeko irakasgaia. Jolas-proposamena da, sexuaren inguruko gure ohiturak – edo ohiturarik eza – erreferentziatzat hartzen dituena, eta Oihulari Klown-en sorkuntza guztietan ohikoa den bezala, genero-ikuspegitik egindako proposamena da.
Virginia Imaz Quijera
Donostian (Gipuzkoa) jaio zen 1962an. Pailazo profesionala da 1988tik. Ipuin kontalaria, pertsona helduen hezitzailea, idazlea eta aktorea ere bada.
Oihulari Klown antzerki taldea sortu zuen 1979an eta, harrezkero, clown, aktore, eszena-zuzendari, ipuin kontalari, idazle eta pedagogo gisa aritu da. Maskara-antzerkian, 7 antzerki-talderen 28 ikuskizun zuzendu edo aholkatu ditu. 2017an, Virginia Imaz Quijerak Berdintasunaren aldeko Emakunde Saria jaso zuen, Emakumearen Euskal Erakundearen eskutik.
Gaur egun, clown gisa aritzen da ikuskizun hauetan: Modelo Clowntrapublicitaria, Molestias Clównicas, Encantadas, Divinas, Consumiéndonos eta Sex o no sex. José Carmelo Muñozekin batera girotzen ditu clown tailerrak, norbere komikotasunaren bila. Clownclusionista gisa parte hartzen du kongresu, hitzaldi, mahai-inguru, eztabaida, mintegi eta abarretan. Eta zuzendari, pedagogo eta gidoilari gisa aritzen da Oihulari Klown antzerki konpainiaren bi ekoizpen berriren sorkuntzan.
Bideart Eszena Zigoitia: Kontatzen duten Emakumeak Zikloa
https://www.teatropantarhei.com/portfolio-item/sex-o-no-sex/
Laburrean
- Mota Antzerkia
- KonpainiaOihulari Klown
- Data 2023(e)ko Azaroak 4
- Ordutegia19:00
- LekuaManurgako gizarte zentroa (Araba)
Zigoitia - ZenbatekoaAlderantzizko leihatila
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaGaztelania


