Bazter Fest 2023

Bilbao 2023(e)ko Azaroak 4
  • Bazter Fest 2023

Bilboko Udalak antolatutako BAZTER FEST 10-1 jaialdia bere 9. edizioa ospatuko du azaroaren 4an, larunbata, 20:30tatik aurrera Bilborock Aretoan.

Hitzordu honetan ohikoa den bezala, ibilbide ezaguna eta luzea duten emakumeak, eszenatokiaren gainean lehen urrats sendoak ematen hasi diren emakumeekin biltzen saiatu da. Hori dela eta, aurten BAZTER FESTek nazioarteko rap munduko emakumezko ahots handienetako bat izango du, Ariana Puello mexikarra. Artistak Estatuan egingo duen bira aprobetxatuz, Euskadin eskainiko duen emanakdi bakarra izango da hau. Ondoren, NATURALEZA SUPREMA taldea etorriko da, Kolonbiatik datorrena eta Europako biran murgilduta dagoena. Kartela ixteko, ESPINELIS: HERBASS & M ARTA (Euskadi) bikoteak Espinelis musika-proiektu berria aurkeztuko du.

Hortaz, aurten BAZTER FESTek bere ediziorik internazionalenetako bat aurkeztuko du.

La Basu, Euskadin rap-ean ibilbide luzeena duen emakumezko ahotsetako bat, hirira datorren ekitaldi honen aurkezlea izango da beste behin ere, eszenatokietan emakumeen presentzia aldarrikatzeko, emakumeei protagonismoa emanez eta hip hopean duten presentzian arreta jarriz.

Gainera, aurten BAZTER FESTek hip hoparen 50. urteurrena ere ospatzen du. 1973ko abuztuaren 11n jaio zen, DJ Kool Herc-ek New Yorkeko Bronxeko 1520ko Sedgwick Avenue antolatutako festa baten ondoren. Mende erdi geroago, mundu osoko musikan, artean eta modan eragin handia duen mugimendu globala da.

Urteurren honen ospakizunak bat egiten du BAZTER FESTek hasieratik dituen bi helburu nagusiekin: Ibaiondo barrutiaren kultur ekimenak ezagutaraztea eta babestea, eta genero musikal honetan emakumeen lana, presentzia eta ikusgarritasuna bultzatzea.

Sarrerak dagoeneko salgai eta eskuragarri daude www.kulturabarrutik.eus webgunean. Aurretiaz erosiz gero, 8 euroko prezioa izango dute. Ekitaldiaren egunean bertan erostekotan, 10 euroko prezioa izango dute, eta Bilborock Aretoaren lehiatilan egongo dira salgai.

ARTISTAK

  • LA BASU. La Basu Euskadiko rap munduko erreferente handienetako bat da. Rap, soul, reggae edo flamenkoa bezalako musika generoetan mugitzen da batez ere. 2001ean atera zuen bere lehen maketa eta, lan asko egin ondoren, 2017an kaleratu zuen 'Izotz erregina' diskoa. Euskal Herrian emakumezko bakarlari batek egindako euskarazko lehen rap diskoa da disko hau.
  • ESPINELIS: HERBASS & M ARTA. Orain, ESPINELIS izeneko proiektu berri batekin, bikote bermeotarra da, 2015ean rap eta hip hop erritmoetan nahasten hasi zena. Hainbat generorekin lan egin eta estilo desberdinak trasteatu ondoren, gaur egun dancehall, reggaetoia, elektronika eta trap erritmoetan oinarritzen dira, estilo berriei ateak zarratu barik. Bere letretan mezu feministak, askatasunezkoak eta autosufaketazkoak ikus daitezke, beti ere mundu hau (batzuetan bidegabea) aldatzeko aletxo bat emateko gogoz.
  • NATURALEZA SUPREMA. Naturaleza Suprema duela 10 urte Lucia Vargas, Karen Tovar eta Dj Leonardo Hernández aka Dj Km1kc-k osatutako Kolonbiako Rap taldea da. Haren letrek kritika propositiboa adierazten dute errealitate sozial-biolentoari, politikoari eta ingurumenari dagokienez. Era berean, bere mezuak barne bakea lortzeko hausnarketak egitera gonbidatzen du, banaka eta taldeka. Elkarteak hiru bira autogestionatu egin ditu Europan zehar, eta horri esker, aktibismo feminista eta komunitarioa duten emakumeek gidatutako talde gisa nabarmendu dira, giza eskubideen eta ingurumenaren babesaren alde.
  • ARIANNA PUELLO. Arianna Puello edo Ari Dominikar jatorriko rap-konpositore eta aktore espainiarra da. Estatuko hip hoparen eszenan lekua hartu zuen lehen emakumeetako bat izan zen, "El gancho perfecto" (1999) eta "La fecha" (2001) lanekin. Lau aldiz izendatu dute Latin Grammy sarietarako, eta kolaborazioetarako gehien eskatzen den artistetako bat da. Honako hauekin egindakoak nabarmentzen dira: Orishas, Cultura Profética, Cartel de Santa, Mala Rodríguez, Sick Jacken, Canserbero eta Mexikoko Jazz Orkestra Nazionala. Mamboko erregina, ezaguna denez, bere hamargarren material diskografikoa prestatzen ari da, hiru kontinentetan bira egin eta bere lehen albumaren 25. urteurrenean bira bat prestatu ondoren.

FANI (Euskal Herria)

Fani konposatzailea da, eta Donostiako aldirietan jaio zen, 1993an. Hamar urte baino gehiago daramatza erritmoei hitzak eransten eta kontzertuak ematen, Nizuri Tazuneri taldeko kide moduan, Euskal Herriko hainbat herri eta agertokitan. Fanik bi ama hizkuntza ditu, eta biak nahasten ditu konposatzeko orduan, eta eragin eta estilo ugaritatik du etorria.

PRICHIA (Frantzia)

Prichia franko portugaldar beatboxer, egile eta konposatzaile bat da. Beatboxer gazte honek, gaur egun, Frantziako 2020ko txapeldunaren titulua dauka, bakarlari kategorian. Hala ere, 2019an historian sartu zen, lehen emakumea bihurtu zelarik Frantzian beatbox lehiaketa misto bat irabazi duena. Ez da borroka artistak egiten duen gauza bakarra; izan ere, bere lehen proiektua eman du argitara, “Second Breath” izenekoa, zeinean 3 konposizio baitakartza. Gaurko elektropop estiloan, beraren tresnek bidaian eroaten gaituzte, dardara bare eta lauen artean, atmosfera kementsuago eta itsaskorrago batzuekin kontrajarriz.

SUZANNA (Katalunia)

L’Hospitalet de Llobregat-etik dator (Bartzelona), eta abeslaria, gitarra-jotzailea, ekoizlea eta konpositorea da. Hainbat taldetako kide da eta zenbait artistarekin kolaboratzen du: Rootsmama, Radio Malanga, Queenky Potras, Rapsusklei, Acción Sánchez, Green Valley, Kinky Bwoy, UNITY eta abar. Bere bakarkako lehenbiziko diskoa, “Soulfyah”, 2019an argitaratu zuen. Bigarrena, kolaborazio ederrez betea, 2022ko azaroan aterako du argitara; Gerard Salvia-k eta berak ekoiztu dute.

 
Bilboko Udala

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2023(e)ko Azaroak 4
  • Ordutegia20:00
  • Lekua Bilborock
    Muelle de la Merced, 1
    Bilbao
  • ZenbatekoaDoan
  • Web Bilborock

Non