ZINEBI EXPRESS 2023: film laburren lehiaketa

Bilbao 2023(e)ko azaroaren 3(e)tik 2023(e)ko azaroaren 9(e)ra
  • ZINEBI EXPRESS 2023: film laburren lehiaketa

ZINEBI EXPRESS film laburren lehiaketaren 14. edizioa azaroaren 3tik 9ra arte egingo da. Antolatzaileak honako hauek dira: ZINEBI – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia, EHUKulturarekin batera, eta UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearen eta Arte Ederren Fakultatearen elkarlanarekin, Euskal Herriko Zinema Eskola (ECPV), Tartanga Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua eta IHOBE. Aurten IHOBErekin elkarlanean ari gara, jaialditik mundu jasangarriago bat sortzeko lanean jarraitu nahi baitugu.

ZINEBI EXPRESS itzuliko da eta, beti bezala, edozein nazionalitatetako ikasleentzat eta talde tekniko eta artistikoentzat irekita dago. Film labur bat grabatu nahi duen orok bere talentua oso denbora gutxian erakusteko aukera izango du.

Aurten, lehiaketak aperitibo bat izango du, zeinak zinemarekin eta ikus-entzunezko industriarekin lotutako ikasketetako ikasleak interpelatzen baititu. Mahai inguru bat izango da, UNIKOAK: Uniaren ostean, zer? izenekoa. Bertan, ikasketak UPV/EHUn egin zituzten ikus-entzunezkoen sektoreko hainbat profesionalek beren esperientziak partekatuko dituzte. Parte hartzaileak honako hauek dira: Iker Zabala, Maren González, Mikele Landa eta Nagore Muriel, Lara Izagirre moderatzailearekin.

Topaketa azaroaren 3an izango da, ostiralean, Bizkaia Aretoa - UPV/EHUko Mitxelena aretoan goizeko 12:00etan, topaketa amaitu ondoren, ZINEBI EXPRESSen parte hartuko duten film laburren gaia ezagutzera emango da. Azaroaren 3, 4 eta 5eko asteburuan taldeek euren film laburrak grabatu eta landuko dituzte, proposatutako gaian oinarrituz. Egindako lanak Bizkaia Aretoa – UPV/EHUko hallean entregatu behar dira azaroaren 6an, astelehenean, arratsaldeko bostetatik zazpietara.

Film labur guztiek, gutxienez, 2 minutu iraungo dute eta gehienez 5, animaziokoek izan ezik, horiek 30 segundoko iraupena izango baitute gutxienez. Kanpoalde guztiak Bilbon filmatu behar dira.

Berariaz aukeratutako epaimahai batek erabakiko du zein lanentzat izango diren lau sariak: EHUkulturak film labur onenei emango dizkien 800, 600 eta 400 euroak, eta AUX.magazine-rekin lankidetzan ematen den afaria.

Saritutako film laburrak ostegunean emango dira, hilaren 9an, Golem Alhondegia zinema-aretoetan.


Laburrean

  • Mota Lehiaketa
  • Data 2023(e)ko azaroaren 3(e)tik 2023(e)ko azaroaren 9(e)ra
  • Ordutegia12:00
  • Lekua Bizkaia Aretoa
    Abandoibarra hiribidea, 3
    Bilbao
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Bizkaia Aretoa

Non