"Xenpelar Tailerrak, 50 urte gelditu gabe"
Erakusketa bakar batek Xenpelar Tailerren 50 urteetako historia bere osotasunean azaltzea ezinezkoa bada ere, bere esentzia islatzeko ahalegina egin nahi izan da honen bitartez. 1973. urtean Valeriano Lecetak sortu zuenetik, bost kokagune desberdin ezagutu ditu eta bere ibilbidea erronkaz eta eraldaketaz josia egon da denboraldi honetan. Teknika artistitikoak irakasteaz gain, tailer okupazionaleko zerbitzu baliotsua eskaini du, sormen-prozesuak lagundu ditu eta artea komunitatera hurbildu du. Azken batean, erakusten den lagin honen xede nagusia Xenpelar Tailerrak Errenteriako arte plastiko eta ikusizko arteen dinamizazioan jokatutako papera erakustea da.
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data 2023(e)ko azaroaren 3(e)tik 2023(e)ko azaroaren 18(e)ra
- LekuaXenpelar Etxea
Magdalena, 32
Errenteria


