VIII ONGINTZAZKO KONTZERTUA BAE
Bizkaiko Abesbatzen Elkarteak (BAE) VIII. Ongintzazko Kontzertua antolatu du 2023ko azaroaren 3an, 20:00etan, Bilboko BBK Aretoan.
Oraingoan, AFA BIZKAIAk (Alzheimerra eta beste dementzia batzuk dituzten pertsonen senideen Bizkaiko elkarteak) bilduko du diru guztia.
KantArte abesbatzak "Radio Pop" ikuskizuna eskainiko du: 60, 70 eta 80ko hamarkadetako musikari omenaldi erradiofoniko eta pop(p)lifonikoa. Gainera, Naia Duñabeitiak (flauta), Imanol Gallarzagoitiak (gitarra), Ander Larraurik (perkusioa) eta Miriam Cepedak (pianoa) parte hartuko dute, guztiak ere Paula Pérez Buenok zuzenduta, eta Kike Alonso Onda Vascako kazetariaren laguntza berezia izango dute.
baekoralak.eus
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2023(e)ko Azaroak 3
- Ordutegia20:00
- Lekua BBK Aretoa
Kale Nagusia, 19-21
Bilbao - Zenbatekoa6 €
- HizkuntzaElebietan
- Web BBK Aretoa


