Mila Musika Haria 2023: Olatz García Ergüin

Bilbao 2023(e)ko Azaroak 3
  • Mila Musika Haria 2023: Olatz García Ergüin

Bilboko Udalak “MILA MUSIKA HARIA” programaren XIV. edizioa ekarriko du Urira, gitarrak eta hari-instrumentuak protagonista dituzten kontzertuekin.

Kontzertu hauek Bertendona Institutuan egingo dira azaroaren 3, 10, 17 eta 24an eta abenduaren 1ean.

Kontzertu guztietarako sarrerek 5 euro balioko dute, azaroaren 11koa (Eneko Aristondo eta Ruien Li) izan ezik, doakoa izango baita.

Sarrera guztiak www.bilbaokultura.eus webgunean edo areto berean egongo dira salgai, kontzertua hasi baino ordubete lehenagotik.

Programa honek errepertorio anitza eta kalitatezkoa eskaintzen du, eta edizio honetan gitarra, biolin, kontrabaxu edo harpa kontzertuak izango dira.

  • Ostirala, azaroak 3, 19:00etan. Bertendona Institutoan. OLATZ GARCÍA ERGÜIN SEXTET - "The standards of my childhood" . Olatz García Ergüin – ahotsa; Miguel Salvador - gitarra;  Fabián Akarregi - kontrabaxua;  Gorka Iraundegi - bateria;  Noemi Ladrón de Guevara, Leire Angulo – biolina. Olatzek haurtzaroko jazz estandarren errepasoa egingo du, joera berrietara irekitako estiloko ikuspegi garaikidearekin, beti jazz abeslari klasikoen ondarea mantenduz. "Proiektu hau ez zen inoiz posible izango Miguel Salvadorren inplikazio eta lan musikalik gabe, eta nirekin dauden musikarien konfiantzarik gabe", adierazi du artistak.
  • Ostirala, azaroak 10, 19:00etan. Bertendona Institutoan. RUIEN LI (TXINA) ENEKO ARISTONDO (BILBO). Eneko Aristondok Bilboko kontserbatorioak antolatutako Juan Crisostomo de Arriaga Gitarra Lehiaketako Euskadi eta Nafarroako Ikasle Onenaren Saria irabazi du. Ruien Li Lehiaketa horretako Bilbao Kultura Lehen Sariaren irabazlea da.
  • Ostirala, azaroak 17, 19:00etan. Bertendona Institutoan. JUANJO NAVAS CANTA A LORCA – Flamenco entre cuerdas. Juanjo Navas - kante; Juan Pérez de Mena - gitarra; Elisabet López - biolina; Gabriel Arjona - perkusioa. Federico García Lorcaren olerki sorta bat, flamenko kantuko pertsonaia handiek bertsionatuak, ezagutzen diren lehen grabazioetatik hasi eta mende aldaketara arte, Camarón de la Isla eta Enrique Morenterekin, Lorca arte honen bidez hedatzeko funtsezko garaia. Omenaldi musikala Granadako olerkariaren jaiotzaren 125. urteurrenean.
  • Ostirala, azaroak 24, 19:00etan. Bertendona Institutoan.  BASABI - Kronos. Iñigo Coto - biolina; Ricardo de Lucas - kontrabaxua; Alicia Griffiths –harpa;  Sergio Lamuedra, Txomin Dhers – txalaparta. BASABI musika klasikoa ezagutarazteko eta txalaparta ohiko espazioetatik kanpo zabaltzeko helburuarekin sortzen da. Txalapartaren soinuak hari-instrumentuen sonoritatea eraldatzen du. Horrela, taldekideen ideiei erantzuten dien hizkuntza propioa asmatzen du taldeak: mugei eta etiketei ihes egitea.
  • Ostirala, azaroak 24, 19:00etan. Bertendona Institutoan.  SHARON DE BOS TRÍO – Neo Souls, Jazz, Pop. Sharon de Bos - ahotsa; Javier Sobrino – gitarrak;  Marco Nietzmez -  kontrabaxua.Sharon de Bos musikaz inguratuta egon da txikitatik. 'La Voz'/Holandan izan ondoren, 'Chapter One' bere lehen EP-a argitaratu zuen. Oraingoan, bere proiektua aurkeztuko du, bi musikari nabarmenekin batera. Neo Soul, Pop eta Jazzaren nahasketa paregabe batera egokitutako kantu klasiko eta garaikideak biltzen ditu.
bilbao.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2023(e)ko Azaroak 3
  • Ordutegia19:00
  • LekuaBertendona Institutua

    Bilbao
  • Zenbatekoa5 €
  • HizkuntzaIngelesa

Non