Gure Zirkua 2023 (Usurbil)

Usurbil 2023(e)ko azaroaren 3(e)tik 2023(e)ko azaroaren 18(e)ra
  • Gure Zirkua 2023 (Usurbil)

Ezerezetik altxatakoa bailitzan,"GURE ZIRKUA"-ren karpa ageri da bat-batean, gu guztiongan ikusmina piztuz. Etengabe berritzen den antzinako arteak bere mundua erakutsi nahi digu izarren azpian.

Iker Galartza, Goenkale (Etb 1), Vaya Semanita (Etb 2) edo Allí abajo (Antena 3) telebista-saioengatik ezaguna, dena utzi eta zirku karpa bat erostera animatu zen, "Gure Zirkua" euskarazko lehena sortzeko. Abian jarri zenetik arrakasta handia lortu dute Euskal Herriko geografia osoan, zirkuaren berezko artea, magia eta umorea zein kalitate handiko ikuskizunak uztartuz.

Ikuskizuna publiko guztientzat da egokia eta ez da beharrezkoa euskara ulertzea. "Zirkua unibertsala da. Hasieran hizkuntzagatik etortzeko zalantzan dagoen jendea dago, baina gero konturatzen da malabaristak edo trapezistak ez dutela hitz egiten, eta pailazoak oso bisualak direla eta berdin barre egiten dutela", azaldu du zuzendariak.

Sarrerak www.gurezirkua.eus helbidearen bidez eros daitezke.

 

Gure Zirkua

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2023(e)ko azaroaren 3(e)tik 2023(e)ko azaroaren 18(e)ra
  • LekuaUsurbil
  • Zenbatekoa14 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara

Non