Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea 2023: "Vincent doit mourir"
Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea 2023
Unifrancek, Hexagonotik kanpo zinema frantsesa sustatzeaz arduratzen den erakundeak, labur baina irmo (gure kontura gatz pixka bat gehituz itzulpenari) kontatzen du film honen argumentua: “Gauetik goizera norbaitek (norbatzuek) Vincent hil nahi dute. Hasieran, berarekin zerikusirik ez balu bezala jarduten du hark, baina arazoa larriagotu ahala, bizitza erabat aldatzea erabakitzen du”. Ez du batere itxura txarra, ezta? Izan ere, Stéphan Castang zuzendaria zinemagile multifazetiko horietako bat da, full time lanean: aktorea, gidoilaria, bikoizlea, argazki-zuzendaria, muntatzailea… Trailerrari begiratu bat ematearekin bakarrik berehala harrapatuko diozue tonua zeluloide zati honi. Bide batez, Canneseko Semaine de la Critique¿n egon zen.
- Frantzia.
- Zuzendaritza: Stéphan Castang.
- Ekoizpena: Thierry Lounas, Claire Bonnefoy / Capricci, Bobi Lux.
- Koprodukzioa: Arte France Cinéma, Gapbusters.
- Gidoia: Mathieu Naert.
- Argazkia: Manu Dacosse.
- Musika: John Kaced.
- Muntaketa: Méloé Poillevé.
- Aktoreak: Karim Leklou, Vimala Pons, François Chattot, Michaël Perez, Emmanuel Vérité.
Laburrean
- Mota Ikus-entzunezko emanaldia
- Data 2023(e)ko Azaroak 2
- Ordutegia19:30
- Lekua Donostiako Principal Antzokia (Antzoki Zaharra)
DK. Kale Nagusia, 1
Donostia-San Sebastián - Zenbatekoa7,50 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaFrantsesa
- Web Donostiako Principal Antzokia (Antzoki Zaharra)


