"IRUDIKAKO MUNDUAK: Japonia, Polonia & Nigeria"

Vitoria-Gasteiz 2023(e)ko azaroaren 2(e)tik 2023(e)ko azaroaren 4(e)ra
  • "IRUDIKAKO MUNDUAK: Japonia, Polonia & Nigeria"

IRUDIKAKO MUNDUAK: Japonia, Polonia & Nigeria

 Inaugurazioa: Azaroak, 2, osteguna 12:00etan. Zuloa Irudia, Correría, 21 – Vitoria-Gasteiz.

Irudikak bere ekintza-eremua zabaldu eta Japonia, Nigeria eta Poloniako ilustrazioa eta artistak izango ditu erakusgai Gasteizko Zulo Irudian

Nazioarteko ilustrazio topaketa profesionalaren zazpigarren edizioa hasiko da azaroaren 2an, 4ra bitarte, Gasteizko Artium Museoan. Hiru eguneko mahai-inguruak, hitzordu profesionalak eta tailerrak izango dira hainbat herrialdetatik etorritako lanekin, hala nola, Japonia, Polonia, Nigeria, Mexiko, Italia, Frantzia, Argentina, Portugal, Venezuela, Uruguai, Estatu Batuak, Kolonbia eta Espainiako proiektuak ezagutu ahal izango ditugu, baita euskal proiektu ugari ere, guztira 37.

Berritasun gisa, aurten, hirian zehar zabalduko da topaketa, eta Zuloa-Irudia liburu-denda entzutetsuarekin duen lotura sendotuko du Irudikako Munduak: Japonia, Nigeria eta Polonia erakusketarekin.

Erakusketak 11 artistaren irudiak eta instalazioak izango ditu, besteak beste, Diana Ejaita, Blossom Oyeyipo, Styles Osunde eta Wole Lagunjuk Nigeriarekin dute lotura, Taro Miura, Masatsuna Fujimoto, Yoshiko Hadak Japoniarekin, Iwona Chmielewska, Marta Ignerska eta Acapulco Studiok Poloniarekin eta Iraia Okinak Euskal Herriarekin. Hainbat formatutako 60 pieza baino gehiago dira guztira, eta, horien bidez, leiho bat ireki nahi izan diote artistaren sortzeko moduari, hain ezberdinak diren hiru herrialde horietako gaurkotasun artistikoa ezagutu dezagun.

Sektore paraleloetarako sarrerek eskuragarri jarraitzen dute HEMEN


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2023(e)ko azaroaren 2(e)tik 2023(e)ko azaroaren 4(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik ostiralera, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta larunbat, igande eta jaiegunetan 11:00etatik 20:00etara
  • Lekua Artium Museoa
    Frantzia Kalea, 24
    Vitoria-Gasteiz
  • Web Artium Museoa

Non