Irudika 2023- Nazioarteko Ilustrazio Topaketa Profesionala

Vitoria-Gasteiz 2023(e)ko azaroaren 2(e)tik 2023(e)ko azaroaren 4(e)ra
  • Irudika 2023- Nazioarteko Ilustrazio Topaketa Profesionala

Irudikaren zazpigarren edizioa azaroaren 2, 3 eta 4an egingo da Artium-Arte Garaikidearen Euskal Museoan, Gasteizen. Hainbat herrialdetatik iritsitako agenteak, ilustrazio arloko profesionalak eta editorialak bilduko ditu: Japonia, Polonia, Nigeria, Mexiko, Italia, Frantzia, Argentina, Portugal, Venezuela, Uruguai, Estatu Batuak, Kolonbia eta Espainia. Euskadiko proiektuek, gainera, presentzia handia izango dute.

Guztira, 13 herrialdetatik iritsitako ilustrazio arloko 42 profesional, argitaletxeak eta agenteak elkartuko dira. Programan Euskadiko bederatzi artista eta agente bilduko dira.

 

Irudikak 5 ekintza-lerro, konferentziak, hitzordu profesionalak, tailerrak, egonaldi artistikoak eta erakusketa bat biltzen ditu.

Sektore paraleloak

Lehen eguna, azaroaren 2a, osteguna, ilustrazioaren sektore paraleloei eskainiko die Irudikak. Jardunaldia Artium Museoko A3 aretoan egingo da eta diseinu grafikoan, marrazketan, animazioan, modan, ekologian, gastronomian eta abarretan interesa dutenei zabalik egongo da.

Programari hasiera ‘Bitxiak sortu eta marraztu’, hitzaldiak emango dio. Jone Taberna eta Mr Laspiury euskal ilustratzaileak eta ANDRES GALLARDO marka daude atzean. Jarraian, ‘Ekologia eta biomaterialak’ iritsiko da Ivonne Garganorekin, Estela Miguelekin eta Estudio Bokashirekin. Gastronomiak ere izango du bere tartea Sonia Pulido Ilustrazioko sari nazionalarekin, Abril Castillo ilustratzaile eta sukaldariarekin, eta Dibujatolrato kolektiboarekin. ‘Munduko Arrozak’ proiektua ekarriko dute.

Jardunaldia amaitzeko, Adam Pesapane animatzailea iritsiko da bere izengoitiarekin (PES) egingo dituen emanaldiekin. Besteak beste, animatzaileak ‘Fresh Guacamole’ eta ‘Spaghetti Western’ film laburrekin lortu du ospea. Jardunaldi horretarako sarrera berezia eskura daiteke 20 euroren truke irudika.eus helbidean. Horri esker, hilabetetan nahi erara prestatutako gainerako edukiak eskuratzeko aukera izango du erosleak. irudika.eus helbidean ere zuzenean ikusteko aukera egongo da.

Hitzaldiak eta mahai-inguruak

Irudikak, aldi berean, elkarrekin editatutako lanak dituzten edo beren proiektuen tematika dela eta elkarrekin zerikusia duten ilustratzaileekin eta editorialekin egindako hitzaldiak proposatzen ditu.

Parte-hartzaileek ‘Liburu azalak diseinatzeko era askotako begiradak’ gaia jorratzeko aukera izango dute Anagrama, Jeckyll & Jill eta Libros de Manoo argitaletxeekin eta Lander Majuelo Euskadiko editore independentearekin batera. Bestalde, ‘Espazio eta inprimaketa bereziak dituzten argitaletxeak’ ere ezagutzeko aukera egongo da. Haietako batzuk izango dira Fotokino, Stolen Books, La Linternao Kiosko eta Media Vaca. Era berean, bertaratzen direnek ‘irudikatu eta ilustrazioa erakutsi’ gaia landuko dute CasaTintarekin, Gran Salón Méxicorekin eta Itabashi Art Museumekin, eta Ute Körner-Art&Kö-rekin batera.

Jarraian, ‘Liburuak, Azokak eta Autoedizioa’ gaiaren inguruan hizketan jarraitzeko aukera izango dute Ediciones Modernasekin, El Embudorekin, Dolor Localekin, Alacrañarekin edo Pokon Festdel colectivo Victoriano Cerdasekin batera. Gero, ‘Liburuaren engranajeak’ gaira gerturatzeko aukera izango dute Grazia Gottirekin, ‘Junior Poetry Magazine’ lanaren zuzendariarekin, ACE-Traductoresekin eta Cegalekin batera. Mahai-ingurua Irudikako zuzendariak moderatuko du EUSKAL IRUDIGILEAK eta Fadip ordezkatuz.

‘Ilustrazioaren munduko hitzaldiak’ atalean, Irudika Japoniara gerturatuko da egile hauen bidez: Yoshiko Hada, Kiyoko Matsuokae eta Iraia Okina. Polonia ere hizpide izango dute Iwona Chmielewskarekin, Marta Ignerskarekin eta Kasia Lebedzinskarekin. Bestalde, Nigeria ordezkatuz, Styles Osundek, Blossom Oyeyipok eta Wole Lagunjuk hartuko dute parte.

Hitzaldiak irudika.eus helbidetik streaming bidez jarraitzeko aukera egongo da.

Hitzordu eta elkarrizketa profesionalak (networkinga)

Bertaratzen diren ilustratzaileek argitaletxeekin eta profesionalekin hitzorduak egiteko aukera izango dute, haien portfolioa hobetu, zalantzak argitu edo lan-hitzarmenak adostu ahal izateko. Hitzaldiak eskainiko dituzten agenteekin eta editoreekin egingo diren hitzorduez gain, aurreko urteetan bertaratutako beste agente batzuek eskainiko dituztenak aipatu behar dira. Izan ere, kanpotik gonbidatu dituzte edo haien esperientzia errepikatu nahi izan dute. Guztira 16 agente izango dira. Haietako batzuk egitasmoetan ilustratzaileen ohiko programatzaileak izan dira: Ilustropia Bogotan, edo Bolognako Haurren eta Gazteen Liburuaren Nazioarteko Azokan, adibidez.

Sorpresa Tailerrak:

Egitarauak hiru tematikari buruzko hiru tailer-sorpresa biltzen ditu. Antolakuntzak ezkutuan gorde nahi du zer egilek eskainiko duen tailer horietako bakoitza. Antolakuntzak iragarri duenez, ilustraziorako euskarriak sortzeko material organikoak eta birziklatuak prestatuko dituzte tailer horietan.

Sariketak eta egonaldi artistikoa

Sorkuntzari laguntza emateko eta etorkizunera begira, Irudikak ilustrazioko eta animazioko bi sariketa deitu ditu. Horien saria 1.000 eurokoa izango da egiletza-eskubideekin lotuta, eta beste 1.450 eurokoa mantenurako eta gastuetarako. Hau da, guztira, 4.900 eurokoa bi artistentzat. Horrez gain, bi egonaldi artistiko egongo dira, toki hauetan geldialdiak eginda: Gasteizen, La Maison des Auteursde la Cité internationale de la bande dessinée et de l’imaged´Angoulême-n, Casa del Autor en Zapopánen (Mexiko) eta BilbaoArte Fundazioan. Bertan, bi hilabete eta erdiz, sorkuntzako ikasketak egiteko aukera izango dute.

Egonaldi horiek honako hauen laguntzari esker bideratuko dira: Euskal Irudigileak, Vital Fundazioa, AC/E Acción Cultural Española eta Cultura de Guadalajara (Mexiko). Topaketan zehar ezagutaraziko dituzte 2024ko Irudika Egonaldietarako hautatutako pertsonen izenak.

Erakusketa

Aurtengo berrikuntza gisa, Irudikak 11 artistek egindako ilustrazioen erakusketa izango du Gasteizko Zuloa Irudia liburu-dendan. Bertan, artista hauen instalazioak eta plantxak izango dira: Diana Ejaita, Blossom Oyeyipo, Taro Miura, Wole Lagunju, Acapulco Studio, Masatsuna Fujimoto, Iwona Chmielewska, Marta Ignerska, Yoshiko Hada, Styles Osunde eta Iraia Okina.

Irudika Euskadiko Ilustratzaileen Elkarte Profesionalak, Euskal Irudigileak elkarteak, antolatu du Eusko Jaurlaritzaren, Arabako Foru Aldundiaren, Gasteizko Udalaren, Espainiako Kultura eta Kirol Ministerioaren, Japan Foundationen eta Artium Museoaren (besteak beste) laguntzarekin. Irudika egonaldiak Vital Fundazioaren, Acción Cultural Españolaren (AC/E), BilbaoArte Fundazioaren, Maison des Auteursde la Cité internationale de la bande dessinée et de l’imaged´Angoulêmeren, Cultura de Guadalajararen (Mexiko), eta Casa del Autor de Zapopanen (Mexiko) babesari esker antolatu dituzte.


Laburrean

Non