Dantzaldia 2023: "Oroitzen naiz / Je me souviens"
Dantzaldia 2023ren barruan.
SakréBoisek egindako filmaren proiekzioa.
Dantza sorkuntza horrentzat elkartu ditut hiru dantzari aparteko hauek, orain adinean aitzinaturik : Jean NESPRIAS ( 84 urtekoa), Philippe OYHAMBURU ( 90 urtekoa) eta Koldo ZABALA (75 urtekoa). Hiruetarik bakoitzak bere bizia dantzari (eta dantzaz haraindian, euskal kulturari) eskaini dio.
Sorkuntza horren helburua ez da omenaldi bat egitea, ez eta gizon horien ibilbideak oroimenez behatzea ere, baizik eta horien gizatasunaren sakonera osoa argitara ematea.
Obra intimista hori, nagitasunez, eztitasunez beterik, keinuzko komunikazio soil batean oinarrituko da. Bestalde, dantzariaren gorputzaren zahartzea, bai eta gorputzaren oroimenarena ere, sorkuntza horren minean izanen dira. Mizel Theret.
- Koreografia: Mizel Theret
- Interpreteak: Jean Nesprias, Philippe Oyhamburu, Koldo Zabala
- Musikak: Anjel Illarramendi, Polyphonies basques contemporaines, Mikel Laboa, Iñaki Salvador, Pello Ramirez, Arvo Pärt
- Diseinu argia: Frédéric Bears
- Argiak: Olivier Houeix
- Koprodukzioa : CCN Malandain Ballet Biarritz, Institut Culturel Basque
- Ekoizpena: Théâtre du Colisée à Biarritz (2011)
- Hedapena:
- San Sebastian / Donostia – Teatro Principal (2011)
- Bilbao / Bilbo – Festival Dantzaldia en Sala BBK (2012)
- Renteria – Sala Niessen (2012)
- Biennale de la Danse – Lyon (2012)
Laburrean
- Mota Ikus-entzunezko emanaldia
- Data 2023(e)ko Azaroak 2
- Ordutegia19:00
- Lekua La Fundición
Francesc Macià, 1-3
Bilbao - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaBat ere ez
- Web La Fundición


