Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea 2023: "Mars Express"

Donostia-San Sebastián 2023(e)ko Azaroak 1
  • Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea 2023: "Mars Express"

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea 2023

Ezagutzen al duzue bideoa, Fantasy abestiarena (The walls so high and you won't feel / The moon is always spying on your fears / I make it to the golden geek and fail / So then you throw your fantasy away to fade…) DyE artistarena, konpositore frantses, elektroniko eta aztoragarriarena? Ez? Ba bilatu edozein aplikaziotan, sare sozialetan edo kanaletan. Lau urte daramatza webgune ilun eta sakonenetan birala izaten. Eta bere autorea Jérémie Périn da, bere Mars Express Annecyn, Jerusalemen eta Sitgesen ibilia dena. Zer da Mars Express? Néo-noir futurista bat, animeren eragina topera eraman duena, Marten girotua 2200ean. Protagonistak? Detektibe pribatu bat, bere lankide androidea, hacker bat aurkitu nahi duen bezero aberats bat. Eszenatokia? Gure B planetaren azpimundu kriminala.

  • Frantzia.
  • Zuzendaritza: Jérémie Périn.
  • Ekoizpena: Everybody on Deck.
  • Koprodukzioa: Je Suis Bien Content, EV.L Prod, Plume Finance, France 3 Cinéma, Shine Conseils, Gebeka Films, Amopix.
  • Gidoia: Jérémie Périn, Laurent Sarfati.
  • Musika: Fred Avril, Philippe Monthaye.
  • Muntaketa: Lila Desiles.
  • Ahotsak: Léa Drucker, Mathieu Amalric, Daniel Njo Lobé, Marie Bouvet, Marthe Keller.

Laburrean

Non