Abesbatzen Astea 2023 Donostian: Male Ensemble Philippines
Zuzendaria: Ily Matthew Maniano.
Male Ensemble Philippines (MEn) abeslari talde gorakor bat da, mundu mailako sona duten abesbatza desberdinetako kidez osatua, abesbatza musikarekiko pasio eta maitasuna izan direlarik batu dituena. Helburutzat daukate Filipinetako kultura eta arteak sustatzen jarraitzea musikaren bitartez.
2018az geroztik, abesbatza honek kontzertu ugari eskaini ditu eta topaketa askotan parte hartu du, bai Filipinetan eta bai atzerrian. Jardun horretan, bidean topatu ditu Filipinetako Orkestra Filarmonikoa eta Philippine Madrigal Singers bezalako artista ospetsuak. Halaber, hainbat gobernu erakundek (Kultura arloko Batzorde Nazionala eta Filipinetako Kultur Zentroa) antolatutako ikuskizunetan parte hartu du, eta gobernuz kanpoko erakundeekin nahiz erakunde pribatuekin kolaboratu du herrialde osoan barna.
Taldeak musika mota desberdinak interpretatzen ditu: musika klasikoa, jazza, musika herrikoia, denboraz gaindiko kantu folklorikoak eta musika filipinarra. Gainera, bere errepertorioa zabaltzen jarraitzen du moldaketa eta konposizio berriak enkargatuz.
Ily Matthew Maniano itzal handiko konposatzaile, zuzendari eta hezitzailea da, nazioarteko hainbat sari dituena. Bere obrak mundu osoan interpretatzen dira, eta munduko abesbatza zein talde onenetako batzuek grabatu eta estreinatu dituzte, hala nola, besapean hainbat Grammy sari dituen King's Singers & the Swingles taldeak.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2023(e)ko Urriak 31
- Ordutegia20:00
- LekuaParroquia del Espíritu Santo (Ibaeta)
Donostia-San Sebastián - ZenbatekoaDoan


