Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea 2023: "The Sacrifice Game"

Donostia-San Sebastián 2023(e)ko Urriak 30
  • Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea 2023: "The Sacrifice Game"
    © 2023 Blackvale Films Inc.

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea 2023

Jenn Wexler ausarta da bai. Eta kalibre altuko zenbait sari jasotakoa gainera. Adibidez, John Cassavettes saria irabazi zuen Independent Spirit Awardsen deialdietako batean, ausarta izateagatik eta Ana Asensioren Most Beautiful Island (2017) ekoizteagatik; agiririk gabeko neska bati buruzko lan bikaina. Baina, gainera, beldurraren dama da Jenn. Bere The Rangerek (2018koa) dardarka utzi zituen Boston Underground zinemaldiko ikusleak, eta The Sacrifice Game hau (hozminaren hiru azpigeneroren nahasketa oso interesgarria: zure etxea inbaditzen duten hiltzaileena, neskatoen barnetegiko gotikoarena eta Gabon odoltsuena) Kanadako film onena hautatu zuen publiko subiranoak Fantasia 2023n. Adi kartel iragarleari. Brutal Postersek sortua.

  • AEB-Kanada.
  • Zuzendaritza: Jenn Wexler.
  • Ekoizpena: Philip Kalin-Hajdu, Albert I. Melamed, Todd Slater, Jenn Wexler, Heather Buckley / Blackvale Films.
  • Gidoia: Jenn Wexler, Sean Redlitz.
  • Argazkia: Alexandre Bussière.
  • Musika: Mario Sévigny.
  • Muntaketa: Arthur Tarnowski, Mathieu Bérubé.
  • Aktoreak: Mena Massoud, Olivia Scott Welch, Gus Kenworthy, Madison Baines, Dereck Jones, Georgia Acken, Chloë Levine.

Laburrean

Non