MUSIKA KUADRILLETAN: Donosti Ensemble
Marta Zabaleta, piano | Tatiana Samouil, violín | Natasha Tchitch, viola | Pavel Gomziakov, violonchelo
TATIANA SAMOUIL
Belgikarra adopzioz eta errusiar-moldaviarra jatorriz den Tatiana Samouilek, karrera polifazetikoa du: orkestrarik entzutetsuenekin bakarlari gisa jotzen du, mundu osoko musika jaialdietan parte hartzen du ganbera-musikari gisa eta eta irakasle ospetsua da. San Petersburgon jaioa, Tatianak Moldavian ikasi zuen eta ondoren Moskun. Igor Oistrakh biolin jole famatua ezagutu ondoren, bere ikasle bihurtu zen Bruselaseko Errege Musika Kontserbatorioan eta Belgikara joan zen. Nazioarteko lehiaketarik ospetsuenetako zazpiren irabazlea (Elisabeth erregina, Tchaikovsky eta Sibelius, besteak beste), aldizka gonbidatzen dute Elisabeth Erregina, Eugène Ysaye eta Koreako Solo Violin Competition lehiaketetara epaimahaiko kide gisa. 20 CD grabatu ondoren, Tatianak sari ugari jaso ditu: "Diapason d'or", "Choc de Classica", "Prix Caecilia", Crescendoren Jockerra, etab. Denboraldi honetan, Tatianak Parisen, Berlinen, Belo Horizonten, Bukaresten, Madrilen eta Hong Kongen jotzen du. Bruselako Errege Kontserbatorioko eta Musikeneko, Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegia, irakaslea da.
NATASHA TCHITCH
Errusiar jatorriko biolista den Natalia Tchitchek, jarduera solistiko eta kameristiko zabala garatzen du nazioartean. Etengabeko kezka eta jarduera profesionalari esker, Europako hainbat hiritan bizi izan da, eta bere ibilbideko etapa bakoitza hainbat alderdi artistikori eskaini dio. Ganbera musikarako duen grina eta dedikazioak Europa mailako jaialdi eta proiektu garrantzitsuenetan aritzera garamatza; Santander, Verbier, Napoles, Entrecasteaux, Sully eta Montpellier, besteak beste. Agustin Dumay, Alain Meunier, Gordan Nicolic, David Grimal, María João Pires, Gérard Causse, Silvia Marcovici, Isabelle Faust, Katia et Marielle Labeque eta Jordi Savall artistekin batera aritu da bere belaunaldiko beste artista askoren artean. Bere heziketa multikulturalak eta familiak irakatsitako pedagogiarekiko maitasunak ezagutza transmititzeko helburua ezarri zion, belaunaldi berrien prestakuntzari ekinez. 2002az geroztik, masterclass-ak ematen ditu mundu osoan zehar.
PAVEL GOMZIAKOV
Mosku, Madril eta Parisen ikasketak egin ondoren, 2010ean Estatu Batuetan debuta egin zuen Chicagoko Orkestra Sinfonikoarekin batera. Pavel Gomziakov bere belaunaldiko ganbera-musikari eskatuenetako bat da. María Joao Pires piano-jotzaile handiarekin batera kontzertuak eman ditu mundu osoan zehar. Onyx zigilupean, hainbat CD grabatu ditu bakarlari gisa, besteak beste, J.Haydnen Biolontxelorako Kontzertuak eta baita Andre Korobeinikov pianistarekin ere duo gisa. Orkestrekin egindako grabazioen artean, C. Saint-Saëns-en biolontxelorako 1. kontzertua eta eta R. Schumann-en biolontxelorako kontzertua nabarmentzen dira.
MARTA ZABALETA
16 urte zituela amaitu zituen musika-ikasketak Donostian, pianoko 1. sariarekin, eta Europako eskola nagusietako batzuetan barrena ibili zen prestakuntza sendotzeko: Parisko Conservatoire National Supérieur de Musique, D. Merletekin; Madrilgo Reina Sofía Eskola, D. Bashkirovekin; eta Marshall Akademia, Alicia de Larrocharekin. Sari garrantzitsuak jasotzen ditu nazioarteko lehiaketetan, hala nola Santanderren "Paloma O 'Shea", Darmstadt, Jaén Saria eta Zaragozako Pilar Bayonna.
Kontzertu-ibilbide zabalean, Marta Zabaleta bakarlari gisa aritu da, besteak beste, honako orkestra hauekin: English Chamber, Londresko Orkestra Sinfonikoa, Berlingo Orkestra Sinfonikoa, Euskadiko Orkestra Sifonika, Bilbokoa, Extremadurakoa, Gaztela eta Leonekoa, Murtziakoa, RTVE-koa, Madrilgo Erkidegokoa, Galiziakoa, Malagakoa, Granadakoa, Valentziakoa, Reina Sofíakoa..., maisu garrantzitsuen zuzendaritzapean: Sir Colin Davis, Daniele Gatti, Harry Christophers, S. Comissiona, C. Mandeal, M. Venzago, G. Varga, G. Neuhold, J. C. Spinossi, G. Pelhivanian, J. Mena, D. Wilson, L. Pfaff, J.M. Encinar, J. Amigo, M. Bragado, G.I. Ramos edota C. Wilkins. Nazioarteko jaialdi eta areto garrantzitsuetara gonbidatu dute, azpimarratzekoa den Carnegie Halleko debuta du Asier Polorekin batera.
Merkatuan J. Rodrigok EMI zigiluarekin grabatutako diskoak daude, F. Escuderok CLAVES zigiluarekin grabatutakoak, Asier Polok BBK zigiluarekin egindako ganbara musikan grabatutakoa eta M. Pompeyren kontzertua, bi pianotara RTVE zigiluarekin grabatutakoa. Alicia de Larrocharen konposizioekin ere grabatu du "Pecados de juventud", eta azken hilabeteetan bi disko berri atera dira argitara: bakarka Goyescas y el Pelele de Granados, La mà de Guidok argitaratua eta Asier Polorekin batera Rachmaninov eta Franken lanekin, Ibs Classical taldearekin.
Kontzertu-lanaz gain, Marta Zabaletak eskarmentu eta errekonozimendu handia du pianoaren pedagogian. Masterclass-ak eman ditu Londresko Trinity Laban Collegen eta Bogota eta Medellingo unibertsitateetan, besteak beste.Piano irakasle titularra da Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian -Musikene -, eta Bartzelonako Marshall Akademiako zuzendaria, bere aurrekoak, Alicia de Larrochak, hala eskatuta. Ospe handiko akademia horretan, aldian behin, piano-interpretazioko eta -birtuosismoko eta Espainiako musikako errepertorioko maisu-eskolak ematen ditu.Isaac Albeniz fundazio publikoaren Albeniz domina jaso du.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2023(e)ko Urriak 28
- Ordutegia18:30
- LekuaSantuario Nuestra Señora de la Encina
Artziniega - ZenbatekoaLibre, eserleku guztiak bete arte
- HizkuntzaBat ere ez


