"GO!AZEN 10.0" telesailaren aurrestreinaldia (Bilbo - Euskalduna)

Bilbao 2023(e)ko Urriak 28
  • "GO!AZEN 10.0" telesailaren aurrestreinaldia (Bilbo - Euskalduna)

Zinemaldiaren barruan 10. denboraldiko lehen atalaren aurkezpen arrakastatsuaren ostean,gero eta gertuago dugu "Go!azen 10" telesailaren bigarren aurrestreinaldi handia: urriaren 28an egingo da, oraingoan Bilbon. Zehazki, Euskalduna Jauregian izango da hitzordua, 17:30ean. "Go!azen 10" telesailaren lehen atala ikusteko aukera izango da bertan, eta, gainera, aktoreek ikuskizuna eskainiko dute emanaldiaren aurretik.

Aurrestreinaldirako sarrerek 4 euroko prezioa dute (+ gastuak). Ohi bezala, EITB Maratoira bideratuko dira lau euro horiek*. Aurtengo edizioan minbizia da kausa, Minbiziaren Aurka Aukera Berriak leloarekin.

Asteazken honetan, urriak 4, jarriko dira sarrerak salgai, 13:00etan, Euskalduna Jauregiko webgunean eta leihatilan. Leihatilaren ordutegia:asteartetik ostiralera (jaiegunak izan ezik), 17:00etatik 20:00etara. 

Ospakizunez betetako denboraldia

Denboraldi berezia da hau: "Go!azen 10" dugu aurtengoa, eta 100 atalak gaindituko ditu telesailak. Orain arteko arrakastaren bidetik jarraituko dute, musika, umorea eta gai sozialak uztartuz.

Nerea Elizalde, Lorea Intxausti, Mikele Arizkorreta, Kimetz Etxabe, Unai Arana, Unai Arrieta, Haizea Astrain, Ander Ayerza, Xabier Elizalde, Marina Ostolaza, Maria Redondo, Nerea Arriola, Andoni Agirregomezkorta, Ander Lacalle eta Aitor Beltrán dira aurtengo aktore protagonistak.

Itziar Gomezek eta Jabi Elortegik zuzendu dute "Go!azen 10". Gidoiak Xabi Zabaletak, Maite Duquek eta Maria Corralek idatzi dituzte, eta musikaren arduradunak Nerea Alberti eta David Sanchez Damián dira.

 

 
eitb.eus

Laburrean

  • Mota Ikus-entzunezko emanaldia
  • Data 2023(e)ko Urriak 28
  • Ordutegia17:30
  • Lekua Euskalduna Jauregia
    Abandoibarra Etorbidea, 4
    Bilbao
  • Zenbatekoa4 € (urriaren 4an salgai)
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Euskalduna Jauregia

Non