Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea 2023: "Cuando los amos duermen"

Donostia-San Sebastián 2023(e)ko Urriak 28
  • Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea 2023: "Cuando los amos duermen"

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea 2023

Cannesko Fantastic Pavillionen, hozmina eragiten duten izaki guztiak elkartzen ziren haitzuloan, gala goibel batean, aurkeztu zen. Ondo lagunduta egon zen, dago eta egongo da, beti. Mantícorak banatzen du, eta hor tartean dabiltza bai Mala Compañía España bai Mórbido TV (24/7 beldurra Latinoamerika osorako). Hemendik, eta multiunibertso fantastikoaren bazter guztietatik, gustatzen zaigu Santiago Alvarado Ilarri, Capa caídaren (2013) eta Menéndez: El día del señoren (2020) zuzendaria. Eta oso gustuko, hain gustuko dugulako –eta Ivan Massagué izugarri gustatzen zaigulako, El hoyo (2019) baino lehenagotik ere–gustatzen zaigu hainbeste istorio hau, klasikoa, banpiro on eta banpiro gaiztoena, morroi leialena, eta Nagusia baino azkarragoak direla uste duten zerbitzariena. Odola eta ardoa nagusi film honetan.

  • Espainia.
  • Zuzendaritza: Santiago Alvarado Ilarri.
  • Ekoizpena: Joaquim Vivas Eixarch, José Manuel Jara Nava, Rafael González-Vallinas, Eduardo Caso, Álex García, Alejandro Sugich L. A. / Magno Entertainment, MSP (Media Solution Partners), SulaFilms, MórbidoTV.
  • Gidoia: Santiago Alvarado Ilarri, Ramón Salas.
  • Argazkia: Rocco Rodríguez.
  • Musika: Néstor Romero Clemente.
  • Aktoreak: Juanjo Pardo, Diana García, Iván Massagué, Llum Barrera, Juli Fàbregas.

Laburrean

Non