Commedia Nova: "Istampitta: Musika eta dantza Erdi Arotik Barrokora"

Oiartzun 2023(e)ko Urriak 28
  • Commedia Nova: "Istampitta: Musika eta dantza Erdi Arotik Barrokora"

Udazkeneko euskal taldearen emankizuna bezala, hau ere Landetxe kultur aretoan izango da, urrairen 28an arratsaldeko 7etan. Kontzertuko sarrera 8 eurokoa izango da.

Alemaniatik datorren Commedia Nova bikotea Gaby Bultmann berlindarrak eta Daniele Ruzzier beneziarrak osatzen dute; lehena, antzinako musika eta soinu-tresnetan jantzia den musikaria; bigarrena, berriz, dantzari eta aktorea.

Oiartzunen eskainiko duten kontzertuak "Istampitta: Musika eta dantza Erdi Arotik Barrokora" du izenburu eta gaia. Musika eta dantza bilduko dituen emanaldi honetan, ahotsaz gain, era ezberdinetako flauta (tartean arrabita flauta) eta perkusioko soinu-tresnak joko dira. Ikusiko diren Erdi Aroko dantzak garaiko testuetan ageri diren deskribapenetan eta margolanetan ikusten direnetan, baita garaiko debekuetan, oinarrituta birsortu dira. Kontuan izan behar da dantzari buruz ezagutzen diren lehenengo tratatuak Quatroccento italiarrekoak direla, baina orokorrean oholtzan ematen ziren dantzak idatzitako koreografia idatzirik gabe mantendu ziren garai barrokora arte.

Commedia Nova aldaketa ugariko garai horren inguruko lana egiten aritzen da. Antzokiko dantzak historian zehar izan duen aberastasuna garaiko soinu-tresna, musika eta beraiek birsortutako koreografiekin erakusten ditu.

Erreserbak: artxiboa@soinuenea.eus 
Tiketak: egun berean leihatilan


Laburrean

Non