Tuba jaialdia 2023, Azpeitian: "Tempo di Divertimento"

Azpeitia 2023(e)ko urriaren 27(e)tik 2023(e)ko urriaren 28(e)ra
  • Tuba jaialdia 2023, Azpeitian: "Tempo di Divertimento"

Tempo di Divertimento leloa izango du 13. Tuba jaialdiak. Ostiralean eta larunbatean izango da, eta hainbat ekintza antolatu dituzte tubaz gozatzeko.

Jaialdia hasteko, David Muñoz irakasleak Embocadura vibrante izeneko masterclass bat eskainiko du Azpeitiko musika bandaren egoitzan, 17:00etatik 20:00etara. 20 euroko prezioa izango du. Saio hori amaitzean, Kantubajira egingo dute Perez Arregi plazatik Jose Artetxe kalera.

Larunbatean, Tuba Gym saioarekin hasiko dute eguna, 09:00etan, Abel Fernandez eta David Muñoz irakasleekin. Egun osoan, entseguak egingo dituzte hainbat zuzendarirekin; kontzertu nagusia, berriz, 19:00etan izango da, Sanagustin kulturgunean. Aldi berean, eta estrainekoz, Adi Arte eta Diseinu Eskolako ikasleek jaialdiko zenbait momentu irudikatuko dituzte zuzenean. Larunbateko ekintzek 25 euroko prezioa izango dute.

Jaialdia amaitu ostean, azaroaren 13ra arte egongo da ikusgai Tuba art erakusketa.

azpeitia.eus

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2023(e)ko urriaren 27(e)tik 2023(e)ko urriaren 28(e)ra
  • LekuaAzpeitia

Non