"Sorgin seinalea. Gregorio Muro Harriet & Daniel Redondo. Euskadi Fantastikoa 19"
Komisarioa: Jorge Madejón
1611ko graziazko urtea. Lapurdi, Ipar Euskal Herria. Elvira de Goitie, ezkondua eta haur txiki baten ama, sorginkeriaz akusatu dute eta Lancreko jaun Pierre de Rosteguyren aurrean aurkeztua izatera eramaten dute. Despota horrek lurraldea kontrolatzen du, eta era guztietako krudelkeriak egiten ditu bertako biztanleen aurka. Horrela hasten da istorioa, eta askatasuna lortzeko emakumezko pertsonaia honek ekindako borroka, gizonek erabat menderatutako mundu baten erdian.
Gregorio Muro Harriet (Donostia, 1954)
Komikigilea, gidoilaria eta zinema eta telebistako zuzendaria. 1978an komikigile gisa hasi zen Ipurbeltz aldizkarian. 1981ean Frantzian bere lanak argitaratzen hasi zen Glénat, Dargaud eta Les Humanoïdes Associés argitaletxeetan: Justin Hiriart (5 liburuki), La marca de la bruja (5 liburuki), Las aventuras de Ion y Mirka (2 liburuki), Sudor de sol (5 liburuki) eta Simon Besaluze (3 liburuki). 1990ean, Juanba Berasategiren Baleanerrak animaziozko film luzearen gidoilari gisa hasi zen ikus-entzunezkoetan, eta ordutik aurrera ekoizpen ugaritan lan egin du. 2015ean, Harriet Ediciones argitaletxea sortu zuen, bere obra klasikoaren zati handi bat berreskuratu eta titulu berriei ekiteko asmoz.
Daniel Redondo (Bilbo, 1940)
Komikigile lanetan hasi zen Bartzelonako Bruguera argitaletxean. Euskal Herrira itzuli zenean Donostian jarri zen bizitzen, eta Gregorio Muro ezagutu zuen. Harekin batera, istorio labur ugari egin ditu aldizkarietarako, baita Las aventuras de Ion y Mirka eta La marca de la bruja sailetarako ere. Geroago, Christian Perrissin gidoilari frantsesarekin batera, La juventud de Barba Rojasaileko hainbat album marraztu ditu.
Jorge Madejón
Udal Liburutegi Nagusia
Alderdi Eder
urriak 27 – azaroak 18
astelehenetik ostirala arte: 10:00 – 20:30
larunbatak: 10:00 – 14:00 / 16:30 – 20:00
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data 2023(e)ko urriaren 27(e)tik 2023(e)ko azaroaren 18(e)ra
- LekuaLiburutegi Nagusia - Ekitaldi aretoa (San Jerónimo)
San Jerónimo, z/g
Donostia-San Sebastián - HizkuntzaBat ere ez


