Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea 2023: "Bruixes – Sorginak – Brujas. Akelarre ilustratua"

Donostia-San Sebastián 2023(e)ko urriaren 27(e)tik 2023(e)ko azaroaren 12(e)ra
  • Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea 2023: "Bruixes – Sorginak – Brujas. Akelarre ilustratua"

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea 2023

Komisarioa: Borja Crespo

Figura ikoniko gisa, sorginak eboluzionatu egin du denboran zehar, bere sedukzio eta estetika hain bereziaren izpirik galdu gabe. Sorgin boteretsuaren mitoa, ona edo gaiztoa, nigromantikoa edo sendatzailea, kezkagarria edo itxaropentsua, enigmatikoa eta eszentrikoa, beti fantastikoa, gure herri kulturaren parte da. Ehunka ipuinek eta elezaharrek elikatu dituzte beldurrezko eta fantasiazko literatura eta zinema, musika goibela eta bestelako diziplina artistikoak, axolagabe uzten ez gaituzten obra zeremonialak barnean dituztenak.

Bruixes – Sorginak – Brujas. Akelarre ilustratua erakusketak 24 emakume azti biltzen ditu, komikiari, diseinuari eta ilustrazioari lotuak, eta fikzioan funtsezkoa den irudikapen bati, gure amets eta amesgaiztoetako protagonista den bati, ohore egiteko bildu dira. Erakusketak, erritu legez, magiaz eta fantasmagoriaz blaitutako irudiak jasotzen ditu, pandemonium koloretsu eta jolasgarriaz gozatzeko propio sortuak.

Borja Crespo

Ilustratzaileak

Sara Bea, Carla Berrocal, Natacha Bustos, Olga de Castro, Genie Espinosa, Mabel Esteban, Ana Galvañ, Higinia Garay, Nadia Hafid, Irene Márquez, Susanna Martín, Mermelada de Sesos, Raquel Meyers, Miriam Persand, Ana Oncina, Laura Pérez, Mireia Pérez, Ane Pikaza, Sara Soler, Clara Soriano, Josune Urrutia, Sandra Uve, Teresa Valero, Roberta Vázquez

Udal Liburutegiko Ekitaldi Aretoa
San Jeronimo kalea

urriak 27 – azaroak 12
astelehenetik ostirala arte: 17:00 – 20:00
asteburuak eta jaiegunak: 11:00 – 14:00 / 17:00 – 20:00


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2023(e)ko urriaren 27(e)tik 2023(e)ko azaroaren 12(e)ra
  • LekuaLiburutegi Nagusia - Ekitaldi aretoa (San Jerónimo)
    San Jerónimo, z/g
    Donostia-San Sebastián
  • HizkuntzaBat ere ez

Non