Antzerki Aroa 2023 (udazkena)

Pamplona/Iruña 2023(e)ko urriaren 27(e)tik 2023(e)ko azaroaren 22(e)ra
  • Antzerki Aroa 2023 (udazkena)

Urriaren 27tik azaroaren 22ra bitartean lau antzezlan taularatuko dira, euskaraz, Iruñeko Udalak antolatutako Antzerki Aroa zikloaren udazkeneko edizioan.

Emanaldiak Nafarroako Antzerki Eskolan izanen dira urriaren 27an, azaroaren 8an, azaroaren 15ean eta azaroaren 22an, 19: 00etatik aurrera. Sarreren prezioa 8 eurokoa da, eta Nafarroako Antzerki Eskolaren webgunean bertan (www.laescueladeteatro.com) edo antzokiko leihatilan erosi ahal izango dira ikuskizuna hasi baino ordu eta erdi lehenagotik.

PROGRAMA:

* URRIAK 27, OSTIRALA. Nafarroako Antzerki Eskola. 19:00.

  • ZEOZERTAN DABIL BAINA EZ DAKIT ZERTAN. Metrokoadroka

* AZAROAK 8, ASTEAZKENA. Nafarroako Antzerki Eskola. 19:00

  • MEMORIA. Itziar Manero

* AZAROAK 15, ASTEAZKENA. Nafarroako Antzerki Eskola. 19:00

  • INTXAURRA. Mairu Antzerki Taldea

* AZAROAK 22, ASTEAZKENA. Nafarroako Antzerki Eskola. 19:00

  • EULI DANTZA. La Cuerda Teatro

 

Sarreren salmenta: www.laescueladeteatro.com webgunean eta Nafarroako Antzerki Eskolako leihatilan, emanaldia hasi baino ordubete lehenagotik. Sarrerak: 8 euro

Antolatzailea: Iruñeko Udala

Laguntzaileak: Nafarroako Antzerki Eskola. Hezkuntza Saileko Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuaren Euskara Atala.

* Zikloari ekin aurretik, euskara ikasleei zuzendutako emanaldi berezi bat egongo da, eta bertan programazio osoa ere aurkeztuko da:

* ASTEAZKENA, urriaren 25a. Nafarroako Antzerki Eskola. 19:00.

AURKEZPENA. Xabier ArtiedaBELARRI PREST. NIRE LEHENENGO SORTZELANA EUSKARAZ. Amaia Bono


Laburrean

Non