Zuzenbide terminologia euskaraz (3. edizioa)
FORMAKUNTZAREN AURKEZPENA
Euskara Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza koofiziala izanik ere, esparru judiziala ez da nabarmentzen euskara gehien erabiltzen duen gizarte arloa izateagatik, ez herritarren aldetik ez eragile juridiko-sozialen aldetik. Askotan, zailtasuna aipatzen da hutsune hori justifikatzeko, baina gure ustez gehienbat normalizazio eta erabilera falta da horren arrazoia. Abiapuntu horretatik, ikastaro honetan unibertso judizialaren euskarazko terminologia azaldu eta ikasleekin landu nahi dugu, eta antolaketa judizialari ez ezik, prozesu judizialen garapenari ere ekingo diogu. Arlo zibilean jarriko da arreta berezia, gainerakoen inspirazio iturri baita. Euskarazko hizkera juridiko prozesala landuko da, legea eta idazki judizialak oinarri hartuta.
HELBURUAK
Helburu orokorra
Lehen hurbiltze kritikoa euskarazko unibertso judizialaren berezko terminologia juridikora (antolaketa eta jarduna –borondatezko eta auzibidezko jurisdikzioa–), horretarako gaur egun dauden tresnak erakutsiz.
METODOLOGIA
Ikastaroa online metodologian oinarriturik dago, eta teoria eta praktika uztartzen ditu.
Ikastaroaren plan metodologikoa online, zuzeneko bideokonferentziaren mekanismoa erabiliz (grabaziorik gabe), ematekoak diren eskola magistralen bidez garatuko da, eta ikasleek aktiboki (lantegi moduan) parte hartuko dute klase horietan.
Era berean, ariketa praktikoak egingo dira ikasgelan (online) eta ikasgelatik kanpo, eta ikasgela birtualean zuzenketa kolektiboa egingo da.
IRAUPENA
15 ordu (9 ordu online aurrez aurre eta 6 ordu ikasgela birtualetik kanpo).
EGUTEGIA
1. Astelehena, 2023ko urriaren 25a (online klase sinkronikoa), 17:00etatik 20:00etara. (3 ordu).
Etxean 3 orduko lanarekin osatuko da (ez presentziala).
2. Astelehena, 2023ko azaroaren 8a (online klase sinkronikoa), 17:00etatik 20:00etara. (3 ordu).
Etxean 3 orduko lanarekin osatuko da (ez presentziala).
3. Astelehena, 2023ko azaroaren 22a (online klase sinkronikoa), 17:00etatik 20:00etara. (3 ordu).
UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak antolaturiko ikastaroa, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin.
Plaza mugatuak.
Laburrean
- Mota Formakuntza
- Data 2023(e)ko urriaren 25(e)tik 2023(e)ko azaroaren 22(e)ra
- Ordutegiaonline
- Online https://zuzenbideterminologia.asmoz.org/eu/hasiera/
- ZenbatekoaDoan
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaEuskara


