Bilboko Udal Musika Banda & Serafín Zubiri: "Evocando a Nino Bravo"

Bilbao 2023(e)ko Urriak 22
  • Bilboko Udal Musika Banda & Serafín Zubiri: "Evocando a Nino Bravo"

Bilboko Udal Musika Banda: "Oroitzapenak" (2023-2024 denboraldia)

Nino Bravo duela 50 urte joan zen, baina soinu-arrasto pertsonal bezain ahaztezin bat utzita. Igande honetan, urriaren 22an, gogoratua izango da Euskalduna Jauregiko Auditorioan.

12:00etatik aurrera, besteak beste, "Noelia", "Un beso y una flor", "América, América", “Esa será mi casa”, “Mi tierra” edota “Cartas amarillas” bezalako tituluak entzun ahal izango ditu kontzertura  bertaratzen den publikoak.

"Nino Bravo gogoan" izeneko ikuskizun honekin, Bilboko Udal Musika Bandak eta Serafin Zubirik artista valentziarraren abesti mitikoak gogoratuko dituzte. Nafarrak, pianoan, ahots bat eta denbora bat gogorarazten duten doinuak abestuko ditu.

Sarrerak dagoeneko Euskalduna Jauregiko leihatiletan, www.euskalduna.eus webgunean eta Kutxabank kutxazainetan eros daitezke.

Bilboko Udal Musika Banda ez da azaroaren 19ra arte Euskalduna Jauregiko oholtzara itzuliko. Egun horretan, Juanjo Ocón zuzendari gonbidatua buru duela, "MusikArtea" ikuskizuna eskainiko du.

Aurretik, Banda Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatoriora bertaratuko da azaroaren 10ean, "Irudiak lau haizetara" kontzertuarekin, oraingo honetan José R. Pascual-Vilaplana zuzendari titularraren gidaritzapean.


Laburrean

Non