Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloa 2023: JOSE LUIS FRANTZESENA + MARIATXEN URKIA
Edizio berri batekin dator Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloa. Aurtengo udazkenean 24.enez ospatuko da hiru udalerritan. Loiolako Basilika, Bergarako Santa Marina Parrokia eta Azkoitiko Parrokia dira urriaren 6tik 28ra bitartean kontzertuak hartuko dituzten hiru eszenatokiak. Aurtengo zikloak, gainera, Azkoitiko Cavaillé-Coll organoaren 125. urteurrenarekin bat egiten du.
Azkoitian lau kontzertu eskainiko dira, urriko larunbat guztietan. Hitzordua 20:00etan izango da Parrokian.
Azkoitiko programazioari dagokionez, urriaren 7an Esther Ciudad organista zaragozarrak eta Juanjo Guillem perkusionista valentziarrak estreinatuko dute zikloa.
Bigarren kontzertua, 14an, organoaren enbaxadore ospetsuenetarikoa den Olivier Latry, Parisko Notre Dame katedraleko organistak eskainiko du. Urriaren 21ean, 2000.urtetik Azkoitiko organista titularra den Jose Luis Frantzesenak emango du kontzertua Mariatxen Urkia sopranoak lagunduta. Azpeitiko eta Bergarako Musika Eskoletako organoko ikasleek itxiko dute zikloa urriko azken larunbatean.
Loiolako Basilikako kontzertuak ostiraletan izango dira, 19:30ean, urriaren 6an, 13an eta 20an, eta Bergaran urriaren 7an, 14an eta 21ean izango dira, 20:00etan.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2023(e)ko Urriak 21
- Ordutegia20:00
- LekuaAmabirjinaren Jasokundearen Parrokia
Azkoitia - ZenbatekoaDoan



