Ipar Eszena Bidea 2023: "Miseria"

Sangüesa/Zangoza 2023(e)ko Urriak 21
  • Ipar Eszena Bidea 2023: "Miseria"

Ipar Eszena Bidea 2023ren barruan.

Stephen Kingen izen bereko eleberriaren gainean William Goldmanek egindako antzerki-egokitzapena da ‘Misery’. Beldur psikologikoko pieza bat, egun oraindik ere kultukotzat jotzen dena.

Paul Sheldon eleberri erromantikoen idazle arrakastatsua da, baina istripu larria edukiko du, elur-ekaitz baten erdian gidatzen ari dela. Handik laster Annie Wilkesen etxean esnatuko da, Anniek salbatu baitu. Zorionez, erizaina da, eta, beraz, ekaitzak iraun bitartean babeslekua emateaz gain, zauriak sendatzen ere lagunduko dio. Paulek sortutako Misery Chastain eleberrien sailaren miresle handiena dela aitortuko dio. Annieren etxean egun batzuk eman eta gero, ordea, Paul bere buruari galdetzen hasiko zaio Annierekin seguru ote dagoen.

Saltantes Teatro

Saltantes Teatro 2013an sortu zuten Luis Alijak eta Nerea Vázquezek, biak ala biak Asturiasko Printzerriko Arte Drama- tikoko Goi Mailako Eskolako egresatuak. Ibilbidean 10 urte eginda, hiru lan-ildo hauetan espezializatu dira: Luisen adar frikia, Nerearen sortze-alderdi musikala eta publiko handia- rentzat diren literatura unibertsal dramatikoko testu handiak antzeztea. Konpainiaren ikuskizun aitortuenetako batzuk hauek izan dira: ‘El método Grönholm’‘Gigantes, el musical’‘El jorobado’ eta ‘Misery’.

 

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaSaltantes Teatro
  • Data 2023(e)ko Urriak 21
  • Ordutegia20:00
  • Lekua Carmengo Auditorioa
    Rincón del Carmen, s/n
    Sangüesa/Zangoza
  • Zenbatekoa5 / 10 €
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Carmengo Auditorioa

Non