Graffesta 2023
Graffitiak gogoko dituen galdakoztar talde batek eta Galdakaoko Udaleko ‘Gazte Berpiztu’ programako hezitzaileek Graffestaren edizio berri bat antolatu dute, elkarlanean, urriaren 21erako.
Antolaketa lanetan aritzen diren gazteek, beraien zaletasunetik haratago, herriko gazteria guztiarentzat antolatzen duten ekimena da Graffesta eta programa zabalagoarekin eta berrituarekin datoz bosgarren edizio honetara.
Espazio berri bat hartuko du Graffestak datorren larunbatean: anbulatorio ondoko tunelean ezezik, Urreta eskolan ere izango du zer egin eta zer ikusi, graffitiak margotzen aditua denak zein lehenengoz esperimentatu nahi duenak.
Herriko kuadrilla eta eragileen parte hartzea ere bultzatu nahi dute antolatzaileek, eta horretarako, mosaikoak egingo dira eragile eta kuadrillen ikurrekin. Horrez gain, DJ saioa, parte hartzaileei zuzendutako bazkaria, tailerrak, jokoak, ‘takeo’ lehiaketa eta giro ona izango dira herriko gazteek antolatuta eta herriko gazteentzat zein egun horretan giroa ikustera hurbildu nahi duten guztientzat.
GRAFFESTAKO EGITARAUA
URRIAK 21, LARUNBATA
10:30 Ongi etorria (Urretako tunela)
11:00 Graffiteroak, kudrillak eta eragileak pintatzera
14:00 Bazkaria graffiteroentzat (Urreta eskola)
16:15 DJ saioa (Urreta tunela)
16:30 Graffiti tailerra (Urreta eskola)
18:15 Takeo lehiaketa


