"Zarra"
ZARRA dantza-obrak omendu eta aintzatetsi egiten du Telmo Zarraonandia (1921 – 2006), hirurogei urtez Espainiako futbol-ligako golegile nagusia izan zen jokalari enblematikoa. Ikuskizunak hurbildu egiten gaitu kirol horri atxikita dagoen herri baten jatorrietara eta oroimenera, meatzaritzari eta industriari loturiko sustraietara, eta ibilbide bat egiten du haren historian zehar, Telmok berak gidatutako pasadizoen bidez. Futbolaren mitotzat jotzen da Athletic Clubeko eta Espainiako futbol-selekzioko jokalari zena; haren palmaresa luze eta zabala izan zen benetan, gurearekin zerikusirik ez zuen garai batean. Adriana Bilbao koreografoak, Zarraren bilobak, haren handitasuna nabarmentzen duen lan hau sortu du, aitonaren omenez.
Laburrean
- Mota Dantza
- KonpainiaAdriana Bilbao
- Data 2023(e)ko Urriak 20
- Ordutegia20:00
- Lekua Muxikebarri - Getxoko Arte, Kultura eta Kongresuen Zentroa
Basagoiti etorbidea, 77
Getxo - Zenbatekoa10 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaEuskara
- Web Muxikebarri - Getxoko Arte, Kultura eta Kongresuen Zentroa


