Tzan Tzan Fest 2023
Tzan Tzan Fest 2023 dantza garaikidearen jaialdi txiki bat da, Baratza Aretoak antolatua, eta ostiral honetan hasiko da.
Baratza Aretoa arte eszeniko garaikideen Gasteizko zentro independente bat da. Bi neba-arreba sortzailek zuzentzen dute, alegia, Garazi eta Unai López de Armentiak, eta zenbait proposamen dakarzkigu lau egunerako.
Honako hauek dira:
Urriaren 20a -Ozeta-
14:30-16:00 Dantza lantegia Barrundiako Eskola Txikian, 10 emakumek, mundua dantzan liburuaren bidez
20:00etan, Ozetako kiroldegian. Sarrera doan.
- María Andrés eta Denis Martínez Roqueren Out of the blue lana
OUT OF THE BLUE sorkuntza lan bat da, esplorazio baten emaitza. Esplorazio horretan, dantzarien nortasuna xurgatzen eta hankaz gora jartzen da, bulkada bat eragiten duten kanpoko azentuen ondorioz. Horrela, itxuraz inolako iragazkirik gabe harrapatzen eta integratzen den inguruneko edozein estimuluren bidez, nortasun anizkoitza edo nortasunaren disoziaziozko nahasmendua duten izaki batzuen nortasun eskizofrenikoa eraikitzen joango da, eta espazio jakin batean mugitzeko eta elkarri eragiteko duten moduaren isla izango da.
- Colectivo Glovoren Alleo
Alleo (inorena) talaiaren ideian oinarritzen da. Dorrearen eta zaintza lanak egiten zituenaren kokapen "pribilegiatuaren" baldintza dauka abiapuntu.
Urriaren 27a
18:00etan Probintzia plazan.Sarrera doan.
- LaSala-ren Alive
ALIVEk mugak gainditzeaz dihardu, ezarritakoa hausteaz, emakume baten aukeratzeko askatasunaz nahiz eta oinordetzan hartutakoaren eta ikasitakoaren pisua izan, bakoitzak aukeratzen duen bizitza bizitzeaz, nahi duen bizitza bizitzeaz, dena delakoa izanda ere.
- Daniel Hernández-en Córdoba Drone.
Nire haurtzaroko desio bat, urte hauetan guztietan nirekin izan dudana eta hazten joan dena. Eta orain sentitzen dut desio hori posible egiteko eta partekatzeko beharra: Isaac Albénizen Cordoba birbisitatzea eta berridaztea. Hura zeharkatzea, gaur egun dudan ikuspegiarekin, nire esperientziak eta gaur egungo eta iraganeko interesak baliatuz. Lehengo eta oraingo milaka erreferentziak dantza hipnotikoa osatzen dute; kontenplaziozkoa, misteriotsua, harrapatzen duena eta erronka jotzen duena. Gauzak gerta daitezen itxarotera gonbidatzen zaitu, presarik gabe, bidaia bat gozatzera eta, behin han egonik, hautsa bezala desagertzera.
Urriaren 28a – Baratza Aretoa-
18:00etan, hitzaldia / mahai ingurua: "Danza y salud"
Hizlariak: Álvaro Murillo eta Irma Mier.
Mahai ingururako sarrera librea da, baina beharrezkoa da honako helbide honetan jakinaraztea: reservas@salabaratza.com
20:00etan Angela eta Koldoren Un cuerpo sin vergüenza. Sarrera behar da.
Un cuerpo sin vergüenza antzerki-dantza lan bat da, nerabezaroari buruzkoa, eta helduentzat nahiz nerabeentzat da. Bi antzezle-sortzaileek beren energia guztia eskaintzen dute agertokian, pertsonaiatik beren bizipen pertsonaletaraino igaroz, errealitatea eta fikzioa bereizten dituen lerroarekin jolasean.
Urriaren 29a – Baratza Aretoa-
11:30ean, hitzaldia: “HACIA UNA DANZA INVISIBLE”
Baterako hausnarketa egingo da aniztasunarekiko dugun pertzepzioaz eta harremanaz, Xochitl de León ADONAReko (Valentzia) proiektuen koordinatzaileak gidatuta, eta, ondoren, Mari Paula (Brasil) koreografo eta dantzariaren FRONTERIZAS izeneko azken lanaren laburpen ikusezin batez gozatuko dugu. Ziklo horretan, beste bi praktika ireki ere sartzen dira. Zikloa Iara Solanok diseinatu du, bere Objeto Permanencia | Actos Reflejos ikerketa proiektuaren zati gisa.
13:00etan Mari Paula konpainiaren Fronterizas lanaren laburpen ikusezina
Mari Paula zuzendari eta koreografoak sortutako konpainia da, eta sorkuntza eszenikoaren, prestakuntzaren eta kudeaketaren esparruan jarduten du, dantza garaikidea eta performancea dituelarik oinarri proiektuak egiteko. 2017an, Mari Paulak Funarte Klauss Vianna Dantzaren Sari Nazionala jaso zuen Brasilen Retrópica lanagatik, eta harrezkero bere sorkuntzak Afrikako, Hego Amerikako eta Europako areto, azoka eta jaialdi garrantzitsuetan erakutsi dira.
19:00etan Altraste danza-ren El grito del elefante, Katie Duck-ekin lankidetzan.
El grito del elefante denbora errealeko konposizio pieza bat da, zeinaren sorkuntzan hainbat artista gonbidatuk parte hartzen baitute. Kasu honetan, Zuriñe Benaventeren eta Katie Ducken dantzari Ignacio Monterrubioren zuzeneko musika eta Unai Lopez de Armentiaren argiztapena gehituko zaizkio. El grito del elefante lanak alarma egoeran jartzen du arreta, uneko momentuaren presentzian eta eszenan eta eszenaren inguruan gertatzen den guztiarekin duen loturan.
Argibide gehiago eta sarrera eta bonuen salmenta https://salabaratza.com/ webgunean edo 686 79 37 91 telefono zenbakian.
Laburrean
- Mota Jaialdia
- Data 2023(e)ko urriaren 20(e)tik 2023(e)ko urriaren 29(e)ra
- Lekua Baratza Aretoa
Plazuela Aldabe, 4 - Bajo
Vitoria-Gasteiz - Web Baratza Aretoa


