Lucía Lacarra Ballet: "Lost Letters"

Bilbao 2023(e)ko urriaren 20(e)tik 2023(e)ko urriaren 22(e)ra
  • Lucía Lacarra Ballet: "Lost Letters"

Sarreren salmenta ekainaren 26ko 11:30etik aurrera.

Historiako gerra guztietan, gudu-frontean eskuz idatzi eta etxean kezkaz beteta erantzundako gutunak ezinbesteko konexioa izan dira soldaduen eta haien familia eta gertukoen artean. Baina, zer gertatuko zatekeen gutun horietako bat galdu izan balitz? Frank Bracey Lehen Mundu Gerrako artillariak emazte Wini idatzitako gutun batean oinarrituta, Lost Lettersek irudikatzen du nola aldatuko zatekeen emakume horren patua senar maiteak bidalitako gutuna inoiz jaso izan ez balu. Egiazko istorio bat hartuta, Lost Lettersek ballet baterako gidoia eta jatorrizko argumentua sortu ditu.

Zenbait gerratan idatzitako maitasunezko gutunetan oinarrituta dago Lost Letters balleta, bai eta Smithsonian National Postal Museumek Gerra Handiaren mendeurrena dela eta antolatutako War Letters: Lost and Found erakusketan ere. Gainera, Lost Lettersen erabateko estreinaldia izango da Arriaga Antzokikoa, eta mugarri bat ezarriko du, Lucia Lacarra Ballet konpainiaren ibilbidearen hasiera izango baita.

Arriaga Antzokiarekin, Kursaal Eszenarekin eta Granadako Nazioarteko Musika eta Dantza Jaialdiarekin koprodukzioan sortutako ikuskizuna da Lost Letters, eta Madrilgo Teatros del Canal du laguntzaile.

Taldea

Kontzeptua eta eszenako zuzendaritza: Lucía Lacarra eta Matthew Golding
Koreografoa: Matthew Golding
Koreografoaren laguntzailea: Gianluca Battaglia
Artistak: Lucia Lacarra, Matthew Golding eta Lucía Lacarra Ballet
Musika: Serguéi Rachmaninov eta Max Richter
Jantziak: Lucía Lacarra eta Gianluca Battaglia
Filmaren zuzendaritza: Matthew Golding eta Ekain Albite
Laguntzailea: Teatros del Canal
Koproduktoreak: Arriaga Antzokia, Kursaal Eszena, Granadako Nazioarteko Musika eta Dantza Jaialdia
Kolaboratzailea: Teatros del Canal

Estreinaldia Arriaga Antzokian.


Laburrean

  • Mota Dantza
  • Data 2023(e)ko urriaren 20(e)tik 2023(e)ko urriaren 22(e)ra
  • OrdutegiaUrriak 20: 19:30 / Urriak 21 eta 22: 19:00
  • Lekua Arriaga Antzokia
    Arriaga plaza, 1
    Bilbao
  • Zenbatekoa18 / 36 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Arriaga Antzokia

Non