Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2023: "[MASA]"

Vitoria-Gasteiz 2023(e)ko urriaren 19(e)tik 2023(e)ko azaroaren 16(e)ra
  • Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2023: "[MASA]"

Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2023

Fisikan, masa gorputz baten inertzia edo mugimendualdake taren aurkako erresistentzia adierazten duen materiaren propietatea da. Eta, hain zuzen ere, aldaketaren aurkako erresistentzia horren aurka agertzen eta errebelatzen da [MASA], pasibotasunaren, erreflexibitate ezaren eta sorkuntza eta erakustaldi eszenikoa mugatzen eta menderatzen saiatzen diren logika arbuiagarrien aurkako borroka keinu batean. [MASA]-k tokiko sortzaileen parte hartzea bilatzen du, sortu berriena zein finkatuta daudenena, esperientziak partekatzeko topagune bat sortzeko eta, bertatik, agertoki pluralago, jasangarriago eta desiragarriagoetara proiektatzeko.

iara Solanok Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdirako diseinatu eta koordinatutako saio hauetan, Jaialdian programatutako sortzaileak eta bereziki gonbidatutako beste profesional batzuk aurkituko ditugu. Talde dinamiketan parte hartzeaz gain, gonbidatutako profesionalekin partekatu ahal izango duzu zure proiektua, eta horiek gogoeta baliotsuak egingo dizkizute proiektua garatzeko.

Datak:

- Urriak 19 (osteguna), Marina Oterorekin eta Carlos Tuñónekin.

- Azaroak 16 (osteguna), Óscar Gómez Matarekin eta Jana Pachecorekin.

Ordutegia: 11:00-19:00.

Lekua: Jesús Ibáñez de Matauco Antzokia. Hegoalde Gizarte Etxea. Leku mugatua.

Izen ematea: 15€ egun bakoitzeko. Izena eman dezakezu aukeratutako egunean (15€) edo bi egunetan (30€). Izen emateak bazkaria eta egun horretako emanaldirako sarrera barne hartzen ditu.

Informazio gehiago irailaren 11etik aurrera www.principalantzokia.org web orrialdean.


Laburrean

Non