Bunker 2023 - musikaren eta emozioen inguruko azoka Barakaldon

Barakaldo 2023(e)ko urriaren 19(e)tik 2023(e)ko urriaren 22(e)ra
  • Bunker 2023 - musikaren eta emozioen inguruko azoka Barakaldon

Ekimena Barakaldoko Udalak sustatu du eta Hiriko Soinuak proiektuaren barruan sartzen da. Ekimena urriaren 19tik 22ra izango da, doan, Barakaldoko Herriko plazan egongo den karpa batean. 10 stand izango ditu argitaletxe, diskoetxe, disko-denda, ilustratzaile eta bildumagileentzako artikuluekin. Bunkerrek mahai-inguruak, tailerrak eta kontzertu akustikoak ere programatuko ditu; eta Barakaldoko Udalak 1978tik martxan dagoen Long Play disko-dendari aintzatespen instituzionala egingo dio. .

Talde eta bakarlari berriei zuzendutako lehiaketaz eta doako festibalaz gain, proiektuak ekimen berria hartuko du bere baitan: Bunker, diskoak, liburuak, bildumagileentzako artikuluak, solasaldiak eta kontzertuak biltzen dituen azoka, musika eta emozioak ardatz dituena.

80ko hamarkada, Barakaldo. San Bizente parkeko musika-kioskoaren azpiko solairuan hainbat entsegu-lokal daude, Udalak herriko taldeei uzten dizkienak. Bertan jaio eta hazten dira Barakaldoko eta, oro har, Ezkerraldeko punkaren izen nabarmenetako batzuk. Musikarien artean, lokalak `El Bunker' izenez ezagutzen dira.

Espazio hura, urte haietan nagusi zen indar eta espiritu sortzailea eta Barakaldoko ondare musikalaren parte izatera pasa diren talde guzti haiek gogoan hartuta sortu da orain Bunker, musika eta emozioak erdigunean jarriz.

STANDAK

Azoka urriaren 19tik 22ra izango da Barakaldoko Herriko plazan egongo den karpa batean. 10 stand izango ditu: Barakaldoko Long Play, Granadako Discos Bora-Bora edo Gasteizko Vinylora disko-dendak; Malagako Alone Records diskoetxea; Lenoir (Girona), Editorial Milenio (Lleida) edo Txalaparta (Iruñea) bezalako argitaletxeak eta liburu-dendak, musikaren inguruko hainbat erreferentzia dituztenak; zinemari, telesailei edo komikiei buruzko bildumagileentzako artikuluak eta memorabilia duen El Enano Friki denda katalana; eta Euskal irudigileak, 170 bazkide baino gehiago dauzkan Euskadiko ilustratzaileen elkarte profesionalari eskainitako bi stand, non bazkideen lanen erakusketa antolatuko den eta Cristina Fernández, Daniel Gojenola eta Iraia Okinaren lanak salgai egongo diren.

MUSIKAREKIN LOTURA EMOZIONALA

Halaber, artistek, kritikariek, editoreek eta kazetariek musikarekin duten lotura emozionalari buruz hitz egiteko guneak aktibatuko dira. Ostegunean, 19.00etan, `La música, una experiencia vital' mahai-ingurua izango da. Joseba Vegas kazetaria (BI FMko zuzendaria) izango da moderatzailea eta Aiora Renteriak (Zea Mays), David Gonzálezek (Berri Txarrak, Pi L T, Cobra), Christian Rodríguezek (Lukiek taldeko kidea eta Ático Stereo diskoetxearen sortzailea) eta Javier Corral `Jerry' musika kazetariak parte hartuko dute.

Larunbatean, hilak 21, eguerdiko 12etan, `Letra y música, el periodismo musical de ayer y hoy a través de las emociones' izeneko solasaldiaren txanda izango da. Joseba Vegas izango da moderatzaile berriz ere eta Eduardo Ranedo musika kritikaria (Ruta 66, Rockdelux, El País), Gaizka Insunza (artista Audience eta Cápsula taldeetan eta bakarka), Amaia Santana idazle eta musika kritikaria eta Ibai Villapún (kultura-sustatzailea eta komunikazio aholkularia), hizlari.

19.15etan, Joseba Vegasek Alicia Quintela Barakaldoko Long Play disko dendako arduraduna elkarrizketatuko du, herrian egindako 45 urteko ibilbideari buruz berba egiteko.

Eta 20.15etan, Eduardo Ranedok José Ignacio Lapidorekin hitz egingo du, gau horretan, 091 bere taldearekin, Hiriko Soinuaken festibalean Herriko plazan bertan jo baino lehen.

Mahai-inguru eta solasaldi guztiak Herriko plazako karpa estalian jarriko diren 100 eserlekuetatik jarraitu ahal izango dira, eta zutik ere entzun ahal izango dira, noski.

TAILERRA ETA BISITA GIDATUA

Ostiralean, hilak 20, goizeko 11.00etan, Paule Bilbaok `Gure leku seguruan' tailerra emango die Barakaldoko ikastetxe bateko ikasle talde bati. Paule arte-terapian berezitutako psikologoa izateaz gain, Arima taldeko kidea da ere bai. Introspekzio-ariketa honetan, parte-hartzaileek beren burua hobeto ezagutzen saiatuko dira, marrazkia, musika edo arte plastikoak bezalako diziplina artistikoen bidez. Tailerra amaitzean, ikasleek gidatutako bisita txiki bat egingo dute azokaren eta Hiriko Soinuak festibalaren esparruan barrena, horrelako ekitaldien erraiak ikus ditzaten.

BARAKALDOKO UDALAREN AINTZATESPENA LONG PLAY DISKO-DENDARI

Bunkerren lehen edizio honek Barakaldoko Long Play disko dendaren 45 urteko ibilbidea ere nabarmenduko du. 1978an sortu zen, eta lau hamarkada eta erdi hauetan familia-negozio gisa kudeatu du Quintela familiak: Alicia, ireki zenetik Barakaldoko dendan lanean; Juan neba -erretiroa hartu duena-; eta duela bi hamarkada baino gehiagotik, baita Josu ere, Juanen semea eta Aliciaren iloba. Álvarok, Alicia eta Juanen anaiak, bere garaian Bilbon ireki zuten Long Play dendan ere lan egin zuen, gaur egun desagertuta dagoena.

Long Playk gaur egun aurkitzea hainbeste kostatzen den arreta pertsonalizatutik hurbildu die musika barakaldarrei. Azalera handiko supermerkatuek, lehenengo, eta online salmentak, ondoren, negozio txikiei eragin dizkien krisialdiei Euskadin eutsi dioten denda bakanetakoa da.

Amaia del Campo alkateak, Udalaren eta Barakaldoko herriaren ordezkari gisa, platinozko disko bat emango die beren ibilbide luzea aitortzeko. Ekitaldia 091ren kontzertuaren atarian izango da, urriaren 21ean, larunbatean, 22.15etan, Barakaldoko Herriko plazako karpako agertoki nagusian, eta Alicia Quintelak jasoko du oparia , Long Play eta bere senide eta lankideen ordezkari moduan.

KONTZERTU AKUSTIKOAK

Bunkerrek ere hiru kontzertu akustiko ere izango ditu bere lau jardunaldietan zehar. Ostegunean, urriak 19, 20.30etan, Vittersweet & The Malamute (R & B, Rap eta Pop, bikote formatuan) arituko dira taula gainean. Larunbatean, hilak 21, 13.30etan, Gaizka Insunzaren txanda izango da, Gernikako Audience taldearen sortzaileetako bat, 2019an abesti intimistagoekin bakarka debutatu zuena. Eta igandean, hilak 22, 13.00etan, M & A Swing Machine bikoteak ere emanaldi akustikoa eskainiko du, dantza eta kabaret elementekin, 1920ko hamarkadako erritmo eta alaitasunarekin, baina 2020aren ikuspegitik.

BUNKER

HIRIKO SOINUAK:

  • Disko, liburu eta memorabilia azoka, solasaldiak eta kontzertuak.
  • Urria. Osteguna 19, ostirala 20, larunbata 21 eta igandea 22
  • Herriko plaza, Barakaldo
  • Doako sarbidea
  • Karpa estalia (kontzertuetan, mahainguruetan, solasaldietan¿ 100 eserleku + zutik egoteko tokia)

Stand-ak:

  • Disko-dendak eta diskoetxeak:
    • Long Play (Barakaldo): Disko denda 1978tik.
    • Discos Bora-Bora (Granada): 2012an sortutako izen handiko disko denda.
    • Alone Records (Malaga): 2000. urtean sortutako metal eta rock diskoetxea.
    • Vinylora (Vitoria-Gasteiz): Disko denda 2019tik, artista berriei eta bezeroei arreta berezia eskaintzen diena.
  • Argitaletxeak:
    • Lenoir (Girona): 60 erreferentzia baino gehiago dituen liburu denda eta argitaletxea. 2005etik pop, rock, jazz eta blues lanetan berezitutakoa.
    • Editorial Milenio (Lleida): 750 lan argitaratu ditu 1996tik, 120 baino gehiago musikari buruzkoak.
    • Txalaparta (Iruñea): Liburu denda eta argitaletxea 1987tik, Euskal Herriko argitaletxeen artean erreferentzia.
  • Memorabilia eta merchandisinga:
    • El enano friki (L'Hospitalet de Llobregat): Zinemari, telesailei, komikiei, Mangari... buruzko bildumagile eta merchandising artikuluak.
  • Ilustratzaileak:
    • Euskal Irudigileak: Euskadiko ilustratzaileen elkarte profesionala, 2003tik lanean eta 170 bazkide baino gehiagorekin. Euren bazkideen lanen erakusketa eta Cristina Fernández, Daniel Gojenola eta Iraia Okinaren lanen salmenta. 

 

PROGRAMAZIOA ETA ORDUTEGIAK

Osteguna, urriak 19

  • 18.30 - Bunkerren aurkezpena eta irekiera, txalapartariak¿
  • 19:00-20:15 -   Mahaingurua: `La música, una experiencia vital' (gazteleraz)
    • Gaia: Musikarekin lotura emozionala, hastapenak, ibilbideak, anekdotak
    • Hizlariak:
      • Aiora Renteria (artista, Zea Mays)
      • David González (artista, Berri Txarrak, Pi L T, Cobra)
      • Christian Rodríguez (artista, Lukiek; Ático Stereo diskoetxearen sortzaile eta podcasterra)
      • Javier Corral `Jerry' (kazetari musikala)
    • Moderatzailea: Joseba Vegas (BI FM eta Alma Botxerako zuzendaria)
  • 20.30-21.10 - Kontzertu akustikoa: Vittersweet & The Malamute
  • 21.00 - Stand-en itxiera

 

Ostirala, urria 20

  • 10.00 - Stand-en irekiera
  • 11.00-12.15 - Tailerra: `Gure leku seguruan'
    • Gaia: Introspekzioa artearen bidez
    • Irakaslea: Paule Bilbao (arte-terapian berezitutako psikologoa eta Arima taldean artista)
    • Parte hartzaileak: Barakaldoko eskola bateko ikasleak
  • 14.30 - Stand-en itxiera
  • 16.00 - Stand-en irekiera
  • 21.45 - Stand-en itxiera

Larunbata, urriak 21

  • 10.00 - Stand-en irekiera
  • 12.00-13.30 - Mahaingurua: `Letra y música, el periodismo musical de ayer y hoy a través de las emociones' (gazteleraz)
    • Gaia: Musika-kazetaritza, gaur; musikarekin lotura emozionala; artista maitatuenak; anekdotak¿
    • Hizlariak:
      • Eduardo Ranedo (musika-kritikaria, Ruta 66, Rockdelux, El País¿)
      • Gaizka Insunza (artista, Audience, Cápsula)
      • Amaia Santana (musika-kritikaria eta idazlea)
      • Ibai Villapún (kultura-sustatzailea eta komunikazio aholkularia)
    • Moderatzailea: Joseba Vegas
  • 13.30-14.15 - Kontzertu akustikoa: Gaizka Insunza
  • 15.00 - Stand-en itxiera
  • 16.30 - Stand-en irekiera
  • 19.15 - Solasaldia: Alicia Quintela (Long Play disko-denda) - Elkarrizketatzailea: Joseba Vegas
  • 20.15 - Solasaldia: José Ignacio Lapido (091) - Elkarrizketatzailea: Eduardo Ranedo
  • 21.45 - Stand-en itxiera
  • 22.15 - Long Play disko dendari aintzatespen instituzionala. 091ren kontzertua baino lehen, Hiriko Soinuaken festibalaren eskenatokian: Barakaldoko Udalaren aintzatespena Long Play disko dendari, 45 urtetan zehar herriari emandako zerbitzu kulturalagatik. Amaia del Campo alkateak platinozko disko bat emango die.

Igandea, urriak 22

  • 10.00 - Stand-en irekiera
  • 13.00-14.00 - Kontzertu akustikoa: M & A Swing Machine - Zutik ikusteko kontzertua
  • 15.00 - Bunkerren itxiera

 

Informazio gehiago:

barakaldo.eus

Laburrean

  • Mota Azoka
  • Data 2023(e)ko urriaren 19(e)tik 2023(e)ko urriaren 22(e)ra
  • LekuaBarakaldo

Non