- Akira (1988)
Zuzendaritza: Katsuhiro Otomo
Data: Urriak 17, asteartea eta 19, osteguna
Iraupena: 124’
Adinaren araberako kalifikazioa: Ez da gomendatzen 13 urtetik beherakoentzat
Animazioa
2019 urtea. Neo-Tokio Hirugarren Mundu Gerraren ondoren suntsitutako hiriburu japoniarraren hondakinen gainean eraikitako hiria da. Japonia kolapsotik gertu dagoen herrialdea da, etengabeko krisi politikoetan murgilduta. Isilpean, zientzialarien talde batek esperimentu bati ekin dio berriz, “energia absolutua” izeneko indarra kontrola dezaketen pertsonak aurkitzeko.
- Kono sekai no katasumi ni (2016)
Zuzendaritza: Sunao Katabuchi
Data: Urriak 24, asteartea eta 26, osteguna
Iraupena: 128’
Adinaren araberako kalifikazioa: Ez da gomendatzen 7 urtetik beherakoentzat
Animazioa
Suzu marraztea maite duen 18 urteko neska bat da. Egunero, nola edo hala moldatu behar du janaria prestatzeko, etxe berri batean eta dena eskas dagoen une historiko batean: Pazifikoko Gerra betean. Gerrak aurrera jarraitzen du, eta Kure gogor bonbardatzen dute etengabe, Armada Inperialaren gune neuralgikoa delako. Baina bizitza aurrera doa, errukigabe, eta Suzuk bere eginbeharra betetzen jarraitu behar du etxean. Azkenik, 1945eko zorigaiztoko uda iristen da.
- Kaiju no kodomo (2019)
Zuzendaritza: Ayumu Watanabe
Data: Urriak 24, asteartea eta 26, osteguna
Iraupena: 110’
Adinaren araberako kalifikazioa: Ez da gomendatzen 16 urtetik beherakoentzat
Animazioa
Rukaren gurasoak banandu egin dira, eta neska gazteak denbora asko ematen du aitak lan egiten duen akuarioan, bertan bizi diren itsas espezie ugariekin liluratuta. Egun batean, Rukak bi mutil ezagutuko ditu, Umi eta Sora, berak bezala ozeanoarekin lotura berezia dutenak.
- Maindo Gemu (2004)
Zuzendaritza: Masaaki Yuasa
Data: Azaroak 7, asteartea eta 9, osteguna
Iraupena: 103’
Adinaren araberako kalifikazioa: Ez da gomendatzen 16 urtetik beherakoentzat
Animazioa
Filmak Nishiren istorioa kontatzen du: bere ametsetako emakumea, Myon, tren batean ezagutzen du. Myonek eta bere ahizpak jatetxera gonbidatzen dute Nishi, eta han hilko da, Myonen zorrak kobratzera iritsitako hiltzaile batzuen esku. Hil ondoren, Nishi zerura joaten da, jainkoen botereari aurre egiten dio, eta Lurrera itzultzea erabakitzen du. Itzuli eta gero, balea batek irentsiko du, eta barruan Nishik gizon bat ezagutuko du, han 30 urte baino gehiago daramatzana.
- Maquia (2018)
Zuzendaritza: Mari Okada
Data: Azaroak 7, asteartea eta 9, osteguna
Iraupena: 115’
Adinaren araberako kalifikazioa: Ez da gomendatzen 12 urtetik beherakoentzat
Animazioa
Lorph-tarren bizitza baketsua hautsi egiten da Mezarte armadak inbaditzen dituenean. Odolaren bila dabiltza, horrek aukera ematen baitie mende eta mendeetan gazte izaten jarraitzeko. Etsipenaren eta kaosaren erdian, Maquia gazteak Ariel aurkitzen du, gurasoak galdu ondoren bakarrik geratu den haurra. Ariel koskortuz doa, eta Maquiak, berriz. gaztetasunari eusten dio aroa aldatu ahala.
- On-Gaku (2020)
Zuzendaritza: Iwaisawa Kenji
Data: Azaroak 21, asteartea eta 23, osteguna
Iraupena: 71’
Adinaren araberako kalifikazioa: Ez da gomendatzen 12 urtetik beherakoentzat
Animazioa
Baldarren talde batek hirukote musikal bat osatzea erabaki du, haietako inork inoiz musika-tresnarik jo ez badu ere.
- Koe no Katachi (2016)
Zuzendaritza: Naoko Yamada
Data: Azaroak 21, asteartea eta 23, osteguna
Iraupena: 130’
Adinaren araberako kalifikazioa: Ez da gomendatzen 13 urtetik beherakoentzat
Animazioa
Istorioak Shôko Nishimiyaren gorabeherak erakusten dizkigu. Lehen hezkuntzako ikasle bat da, entzuteko desgaitasuna du, eta eskola-jazarpena jasan eta beste eskola batera joan da. Ishida Shôya da jazartzen duenetako bat; biktima eskola uztera ere behartzen du. Urte batzuk geroago, gizartean gaitzetsita eta damuz beterik, Ishidak erredentzioa lortu nahi du.
- Blue Thermal (2022)
Zuzendaritza: Haruka Fujita
Data: Azaroak 28, asteartea eta 30, osteguna
Iraupena: 103’
Adinaren araberako kalifikazioa: Adin guztiak.
Animazioa
Tamaki Tsuru bigarren hezkuntzako ikasleak beti parte hartu du kirol-taldeetan. Orain, unibertsitatean hastean, gertaera batzuk direla-eta, bere unibertsitateko planeatzaileen klubarekin bat egingo du.
- Nogemu Noraifu Zero (2017)
Dirección: Atsuko Ishizuka
Data: Azaroak 28, asteartea eta 30, osteguna
Iraupena: 110’
Adinaren araberako kalifikazioa: Ez da gomendatzen 12 urtetik beherakoentzat
Animazioa
Prekuela hau Sora eta Shiroren istorioa baino 6.000 urte lehenago kokatuta dago, Disboard munduan. Gerra-aro horretan, arraza guztiak borrokan ari dira elkarren artean; modu irrazionalean hiltzen dituzte hiltzeko ahalmenik ez duten gizakiak. Riku egunez egun bizirauten saiatzen den giza koloniako liderra da. Rikuk, azkenean, Shuvi ezagutzen du: exMachina bat (androide arrazakoa), bere jendeak arbuiatua giza bihotza ulertzeko duen obsesio kalkulatugabeagatik. Elkarrekin, abentura bati ekingo diote giza arraza salbatzeko.