Otros Formatos Escénicos: Presencia Escénica y Creación Relacional

Bilbao 2023(e)ko urriaren 17(e)tik 2023(e)ko urriaren 30(e)ra
  • Otros Formatos Escénicos: Presencia Escénica y Creación Relacional

  • Otros Formatos Escénicos: Presencia Escénica y Creación Relacional” tailerrak sorkuntza eszenikoko estrategiak aztertzen ditu. Bertan, laugarren horma desagertu egiten da eta publikoa obraren parte izatera pasatzen da, konplize, partaide eta, kasu askotan, sortzailekide eta protagonista bihurtzeraino. 
  •  Parte hartu ahal izateko izena eman behar izango da urriaren 16tik 26ra eta monografikoa azaroaren 6tik 10era egingo da BilbaoEszenan.
  • Arte eszenikoetako profesional eta erdi-profesionalei zuzendutako tailerra da eta matrikulak 60€ balio du (50€ BilbaoEszena, ADDE, EAB eta Artekaleko bazkideentzako). 

Bilboko Udalak “Otros Formatos Escénicos: Presencia Escénica y Creación Relacional” tailerra martxan jarriko du azaroan Iara Solano eszena-sortzailearen eskutik.

Tailer honek sorkuntza eszenikoko estrategiak aztertzen ditu, non laugarren horma desagertzen den eta publikoa piezaren barruan murgiltzen den, partaide, konplize eta, kasu askotan, sortzailekide eta protagonista bihurtzen da.

Monografikoan, parte-hartzaileek espazioaren, publikoaren eta interpretearen arteko harremanak berrasmatzen dituzten prototipoak diseinatu eta abiaraziko dituzte, esperientzia integratuak sortuz eta jasoz.

HELBURUAK

  • Formatu eszeniko alternatiboen berezko oinarri teorikoak ezagutu. 
  • Sorkuntza eszeniko erlazionalaren, intimoaren eta murgitzailearen logikak eta metodologiak praktikatu. 
  • Ingurune afektibo seguruak sortzeko beharrezkoak diren ezagutzak eta gaitasunak eskuratu. 
  • “Bestearentzat” lan egiten ikasi, entzuteko, manipulatzeko eta konektatzeko teknikak arakatu. 
  • Denbora errealean sortzeko eta ebazteko estrategiak praktikatu. 
  • Sorkuntza eszenikoa ulertzeko ikuspegi eta modu berriak txertatu. 

Iara Solano (Vitoria-Gasteiz, 1985) sortzaile eta ikertzaile eszenikoa da, Europako Arte Eszenikoetan lizentziaduna Rose Bruford Collegeko Unibertsitatean. Gaztela eta Mantxako Unibertsitateko Praktika Eszenikoko eta Ikusizko Kulturako Masterra du Madrilgo Reina Sofía Museoarekin.

Sleepwalk Collective konpainiaren sortzailea da Sammy Metcalfekin batera. Elkar, lau kontinenteetan zehar eraman dituzten sorkuntza eszenikoak egin diutuzte eta gaur egun, Antropologia ikasten ari da, eta ikerketa, sorkuntza, erakusketa eta kultura-bitartekotzakudeaketarekin uztartzen ditu, baita beste prestakuntzekin ere. 

Tailerra arte eszenikoetako profesional eta erdi-profesionalei zuzendutako tailerra da eta azaroaren 6tik 10era bitartean egingo da, arratsaldeko 18:30etatik 21:30etara BILBAOESZENAN.

Parte hartzeko beharrezkoa izango da izena ematea urriaren 16tik 26ra cultura@bilbao.eus-en eskuragarri egongo den formulario batekin.

Hautatutako ikasleei urriaren 30a baino lehen abisatuko zaie eta, momentu berean azalduko zaie zeintzuk izango diren eman beharko dituzten hurrengo pausuak matrikula bukatzeko eta ordainketa era egokian egiteko. Matrikula 60€-koa izango da (50€ BilbaoEszena, ADDE, EAB eta Artekaleko bazkideentzako). 

bilbao.eus

Laburrean

  • Mota Prestakuntzak
  • Data 2023(e)ko urriaren 17(e)tik 2023(e)ko urriaren 30(e)ra
  • Lekua Bilbaoeszena - Juan de Gardeazabal, 3 (Bilbao)
  • Zenbatekoa50 € - 60€
  • Web Bilbaoeszena

Non