Ithaka + Muzak
Katapulta Tour Gipuzkoa 2023 programarako hautatutako musika-taldeak.
ITHAKA taldea, 2021ean sortua, Orioko eta Zarauzko 4 gaztek osatzen dute: Leire Olariaga (ahotsa eta teklatua), Eneko Eizagirre (Baxua), Arantza Igartua (gitarra eta ahotsak) eta Josune Freire (Bateria, saxofoia eta ahotsak). Beraien musikan norabiderik gabeko belaunaldi baten oihu eta doinuak islatzen dira. Talde berri honek soinu eta helmuga desberdinetara iritsi nahi du, musika munduan beraien tokia aurkitu bitartean.
Abenduan Euskadi Irratiko '2022ko Gaztea Maketa Lehiaketa'-n parte hartu zuten "Amestu dezagun", "Piztiak" eta "Ekaitza" abestiekin. Eta 20 finalisten artean egon ondoren, final handira iristea lortu zuten eta "Amestu dezagun" abestiarekin 'GazteBizHitza Saria' (entzuleen saria) irabazi zuten.
MUZAK proiektua Ruben Irigoyen (Elgoibar) eta Joanes Iñurrieta-ren (Soraluze) eskutik sortu zen eta 2020an Aitor Sagarmendi (Mutriku) proiektura batzen da baxu-jotzaile moduan eta hirukotea finkatu zen.
2021eko abenduan kaleratu zuen taldeak bere lehen lana, Programaturik izenekoa, post-rockak eta rock-progresiboak eragindakoa.
2023ko urtarrilean estudioko bigarren lana aurkeztu du taldeak, Irabaziak eta galerak, 4 abestiko EPa, non rock-progresiboaren ukituak mantentzen diren, oraingoan metal-musika gehiagorekin jolastuz eta beti groovea ahaztu gabe. Muzak talde dinamikoa da, etengabe aldatzen ari dena. Apirilean atera berri dute "Programaturik" abestiaren bideoklipa.
GONBIDAPENAK LORTZEKO: https://www.sarobeurnieta.eus/ekitaldia/ithaka-muzak-kontzertuak/
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2023(e)ko Urriak 13
- Ordutegia19:00
- Lekua Sarobe Arte Eszenikoen Gunea
Máximo Yurramendi, 2
Urnieta - ZenbatekoaGonbidapenarekin
- HizkuntzaEuskara
- Web Sarobe Arte Eszenikoen Gunea
- Info Gehiago


