AULA / GELA: Transizioan debekatutako dokumentalak II

Zarautz 2023(e)ko Urriak 13
  • AULA / GELA: Transizioan debekatutako dokumentalak II

Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako kultur hedapenerako Aula/Gela programaren barruan, ostiraleko saioa Trantsizio garaian zentsuratu ziren dokumentalen zikloaren bigarren saioa izango da.

Azken urteotan Espainiako Trantsizioaren garaia asko kritikatzen ari da, egungo egoeraren erantzule diren hainbat defizit metatu zituen proiektu gisa. "Ahal izan zena egin zen” ala ez… eztabaidatzea alde batera utzita, dokumental horiek noizean behin telebistaz erreproduzitzen den kontakizuna zalantzan jartzen dute. Bereziki 1981ko estatu kolpea, askotan erregea eta politikariak azaltzen direlako (ia) prozesuaren protagonista bakarrak.

Ildo horretan, hainbat dokumental debekatu edo zentsuratu zituzten Franco diktadorea hil ondoren. Filmatu eta urte batzuetara estreinatu behar izan zituzten. Aipagarriak dira: Después de... (1983), La ciudad es nuestra (1975), Votad, votad malditos, votad! (1977) eta Basilio Martín Patinoren Caudillo (1977). Azken horrek erregimenarekiko haustura azaldu zuen. Basilio eta bere talde txikia erakunde ofizialetatik urrun zeuden artxiboen irudiak eta soinuak bilatzen ausartu ziren. Irudi horietako batzuk suntsitu edo bahitu egingo zituzten militarren kastak eta burokraziak, "krimenaren aztarnak" ezabatu nahi baitzituen.


Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2023(e)ko Urriak 13
  • Ordutegia18:00
  • Lekua Photomuseum
    San Ignacio, 11
    Zarautz
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Photomuseum

Non