BAD Bilbao 2023: "RABI(a)-Amorrua"
BAD Bilbao 2023 jaialdiaren egitarauaren barruan.
Obra honek mugak zeharkatzera eta begirada zabaltzera gonbidatzen gaitu, Euskadi helmuga duen ibilbide batean zehar. Pentsamenduen, kultura-erreferentzien eta askotariko hizkuntzen dantza da (arabiera, gaztelania eta euskara). Mosaiko bat, non Ekialde Ertaineko, Ipar Afrikako eta Euskadiko kulturak, poesia mistikoaren, kantu esentzial eta tradizionalaren, dantza zirkularraren, ekialdeko dantzaren eta euskal dantzen fusioaren bitartez, espazioarekin, denborarekin, gorputzarekin, ideiaren presentziarekin, energiarekin, komunikazio-egitatearekin, bestearen parte-hartzearekin eta testuingurua aintzat hartzearekin aritzen diren.
Bilaketa honetan biraketa sufiaren dantza, ekaildeko dantzak, Mutil-dantza, arabiar kantu esentziala (Mawal) eta perkusioa erabiltzen ditu mugimenduaren eta ahotsaren abiapuntu gisa.
Olfa Sendesni Tunisian jaio zen. Batxilergo artistikoa ikasi zuen, eta Arte Dramatikoan lizentziaduna da Institut Supérieur d’Art Dramatiquen (Université de Tunis). Aktore moduan lan egin du Tunisiako Antzerki Nazionalean. Horrez gain, perkusioa (daf-a eta darbuka) eta kantu esentzial arabiarra ikasi du, Tunisiako Rashidia eskolan. 2014an hasi zen dantza ikasten, «Raks Sharki – ??? ???? « ekialdeko dantzarekin, Shams dantza-eskolan, Siham Bel Kouja irakaslearekin, Tunisian. 2016an, biratze sufia ikasi zuen (derbitxeen dantza), Turkian, Sama eskolan. 2018an, Bilbon bizitzen hasi zen eta, 2020an, Euskadiko bere lehen proiektuan parte hartu zuen: “Migraaaantes” (Migratzaileak) lana, Pabellón 6eko Gazte Konpainiak ekoitzia. 2022an, “Solange y el caminante” (Solange eta ibiltaria) estreinatu zuen, Euri Artean-Historias detrás de la valla konpainiarena, eta “LARVÄ” antzezlan laburra, Philip Art Companyrena. 2023an, bere lehen lan laburra idatzi zuen, “Las zorras del pozo” (Putzuko azeriak), non aktore-lanak ere egin baitzituen, Haizea Aguilaren zuzendaritzapean.
- Koreografiaren zuzendaritza: Dairi Martínez Brown
- Dramaturgia eta zuzendaritza: Javier Liñera
- Zuzendaritzaren laguntzailea: Beatriz Villanueva
- Antzezlea: Olfa Sendesni
- Eszenogragia: Liesbeth Montoya
- Soinu espazioa: Liben Svaart
- Jantziak: Betitxe Saitua
- Argiak: Leire Lacunza
- Ikerketa: Olfa Sendesni, Beatriz Villanueva
- Ahotsa eta kanturako aholkularitza: Juan Carlos Garaizabal
- Ekoizpena: Beatriz Villanueva, Olfa Sendesni
- Ekoizpen laguntzailea eta banaketa: Raira Rosenkjar
Laburrean
- Mota Dantza
- KonpainiaOlfa Sendesni
- Data 2023(e)ko Urriak 12
- Ordutegia19:00
- Lekua La Fundición
Francesc Macià, 1-3
Bilbao - Zenbatekoa10€
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaElebietan
- Web La Fundición


