Gipuzkoan Gazte Tour: KAI NAKAI + DJ OIHAN VEGA + BIKABI

Zarautz 2023(e)ko Urriak 7
  • Gipuzkoan Gazte Tour: KAI NAKAI + DJ OIHAN VEGA + BIKABI

Eibar, Ordizia, Andoain eta Tolosako udalerrietan udaberrian izandako arrakastaren ondoren, Gipuzkoan Gazte Tour (GGT) indar handiz itzuli da udazken honetan. Arrasaten izango da lehen saioa, irailaren 30ean, Monterron parkean (euria eginez gero, Amaia Antzokian eta Biteri plazan), 19:30etik aurrera. Gipuzkoan Gazte Tour hartuko duen hurrengo herria Zarautz izango da, urriaren 7an, Munoa plazan (Gaztelekuan euria egiten badu), 19:30etan. Jarraian, Zumarragan egingo da urriaren 21ean, Zumarragako Izazpi estalkian, 19:00etatik aurrera. Azaroaren 4an Errenteriaren txanda da, Lekueno Fabrikan, 19:30ean, eta GGTk Hondarribian itxiko du edizio berri hau, abenduaren 2an, 19:30ean, Itsas Etxea auditoriumean.

Zarautz, urriaren 7an

ARTISTA GONBIDATUA  

BIKABI

Bikabi taldea, Zumaiako lau gaztek osatutako rock talde bat da. Abuztu hasieran beren lehen diskoa kaleratu zuten eta jada hasi dira kontzertuetan aurkezten. Beren kantez gain bertsioak ere jotzen dituzte.

 

ARTISTA 

KAI NAKAI

ai Nakai 27 urteko artista gasteiztarra da, eta euskarazko musika lantzen du. Euskaraz reggaetoia egiten aitzindaria da, eta gaur egun pop musika, urbanoa eta elektronikoa eskaintzen ditu.

2020an hasi zuen bere ibilbidea, "Baimenik gabe" diskoarekin. Bere letrekin gizarteak urteetan ezarri dituen patroiak baztertu nahi ditu.

Ildo beretik, 2021ean, "Maitia" izeneko EPa atera zuen. Maitasun-istorio baten fase desberdinak erakusten dira 5 gairen bidez: lehenengo maitasuna, maitasun toxikoa, nork bere buruarekiko maitasuna, maitemina eta maitatuaren maitasuna.

Gaur egun, Kai Nakai disko berria lantzen ari da, eta 2023aren amaieran kaleratuko du.

 

DJ SET

OIHAN VEGA

Oihan Vega Dj-a izango da Eibarko GGTko zeremonia-maisua, eta ondoren "Disko Festa Gaztea! showcase-a eskainiko du. OIHAN VEGAK 500 emanaldi baino gehiago egin ditu, eta erreferente bihurtu du Euskal Herrian. Gainera, ezaguna da ETBn eta GAZTEA Irratian parte hartzeagatik ere.

 

 
gipuzkoa.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2023(e)ko Urriak 7
  • Ordutegia19:30
  • LekuaMunoa

    Zarautz
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara

Non