AULA / GELA: Transizioan debekatutako dokumentalak I
Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako kultur hedapenerako Aula/Gela programaren barruan, ostiraleko saioa transizio garaian zentsuratu ziren dokumentalen zikloaren lehenengo saioa izango da.
Azken urteotan Espainiako Trantsizioaren garaia asko kritikatzen ari da, egungo egoeraren erantzule diren hainbat defizit metatu zituen proiektu gisa. "Ahal izan zena egin zen” ala ez… eztabaidatzea alde batera utzita, dokumental horiek noizean behin telebistaz erreproduzitzen den kontakizuna zalantzan jartzen dute. Bereziki 1981ko estatu kolpea, askotan erregea eta politikariak azaltzen direlako (ia) prozesuaren protagonista bakarrak.
Ildo horretan, hainbat dokumental debekatu edo zentsuratu zituzten Franco diktadorea hil ondoren: Filmatu eta urte batzuetara estreinatu behar izan zituzten Basilio Martín Patinoren Caudillo (1977), eta Después de... (1983). Nabarmentzekoak dira Tino Calabuig eta Miguel Ángel Condorren La ciudad es nuestra (1975) eta Llorenç Solerren Votad, votad malditos, votad! (1977), Franco hil ondorengo lehen hauteskundeen aurrean, Bartzelonako langileen iritziak islatzen dituen dokumental esperimentala.
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2023(e)ko Urriak 6
- Ordutegia18:00
- Lekua Photomuseum
San Ignacio, 11
Zarautz - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaGaztelania
- Web Photomuseum


