Gervasio Sánchezen "Vidas Minadas, 25 años" azken liburuaren aurkezpena
Fotokazetaritza berrienaren proiektu amaiezina, amaigabeak diren bezala, pertsonen aurkako minek eragiten dituzten ondorioak. Gervasio Sánchez 1995eko irailetik ari da gaitz horren biktimekin lanean, bere bizitza profesionalaren zatirik handienean. Minek eragiten dituzten hondamenak bizitza osorako dira. Proiektu honen 11 biktimak ausaz aukeratu dira Afrikako hainbat herrialdetan, hala nola Angolan eta Mozambiken, Asiako Kanbodian, Afganistanen eta Iraken, Latinoamerikako, El Salvadorren, Nikaraguan eta Kolonbian edo Europan, Bosnia-Herzegovinan
Proiektu dokumental honetako protagonistek irudikatzen dute mundu osoan pertsonen aurkako minen leherketek ehunka mila biktimari eragiten dien tragedia. Denek dute biziraupenaren eta duintasunaren aldeko borrokaz kontatzeko istorio bat, eta gure betebeharra da, gatazkei amaiera emateko gai ez garenez, haien bizipenak errespetatzea.
Mahai-ingurua:
-Gervasio Sánchez, egilea
-Sofía Elface Fumo, Mozanbike
-Manuel Orellana, El Salvador
-Ismael Díaz, medikua
-Carol Rojo, zuzendaria -“Centro de Fotografía con Causa, f/DKV”
Sarrera doakoa lekua bete arte.
Antolatzaileak: Donostiako Udaleko lankidetza Bulegoa eta Euskal Fondoa
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2023(e)ko Urriak 5
- Ordutegia19:00 - 21:00
- Lekua Miramar Jauregia
Mirakontxa Pasealekua, 48
Donostia-San Sebastián - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaGaztelania
- Web Miramar Jauregia


