Bilboko Zirkuitua 2023 (urritik abendura)

Bilbao 2023(e)ko urriaren 5(e)tik 2023(e)ko abenduaren 28(e)ra
  • Bilboko Zirkuitua 2023 (urritik abendura)

Bilboko Udalak urriaren 5ean abian jarriko du BILBOKO ZIRKUITUA programaren denboraldi berria.

BILBOKO ZIRKUITUA Bizkaiko hiriburuko eta inguruko antzerki-taldeen jarduera sustatzen duen udal-ekimena da. Programa honen bidez, antzerki- eta dantza-talde berriei aukera ematen zaie euren lana taularatzeko eta jendaurrean erakusteko. Gainera, aukera paregabea ematen die herritarrei uriko eta inguruetako proposamen artistiko berri eta freskoenak gozatzeko Barrutietan.

Altamira, Basurtu, Begoña, Errekalde, Otxarkoaga, San Frantzisko eta Zorrotzako Udaltegiek, eta Solokoetxeko Institutua bezalako guneek, sortzaile berrien eta hiriko antzerki taldeen lanak hartuko dituzte ostegunero abenduaren 28ra arte. Doan gozatu ahal izango dira.

BILBOKO ZIRKUITUAren edizio berri honetan konpainia hauek parte hartuko dute: NexoTeatro El violín desafinado de Ingres lanarekin; Las Paralelas El golpe-rekin; Mejillon Tigre Kolektiboa Hitz esana lanarekin (euskeraz); Arimaktore Siempre juntos obrarekin; Luna Llena Tuper XXX eta ¡Porque me oprime el corsé! lanekin; Companya del Bac La Prudencia antzezlanarekin; Bea Insa HELENAS ¿de Troya? piezarekin; Totum “2113” obrarekin eta Kaleka Teatro Todo el tiempo del mundo piezarekin.

2023ko azken kanpaina honetan, BILBOKO ZIRKUITUAn parte hartzen duten obra guztiak programatuko dira lehen aldiz programa honetan, ¡Porque me oprime el corsé! piezaren salbuespenarekin (azaroak 30) Luna llena konpainiarena, zirkuitura itzuliko dena, aurreko edizioko arrakastaren ondoren.

Gainera, edizio honetan, Nexo Teatroren El violín desafinado de Ingres nabarmentzen da, Luis Fernando de Julianen lana. Urriaren 5ean inauguratuko du edizioa, 19:00etan, Otxarkoagako Udaltegian. Proposamen honetan, publikoak 1951ko Parisera bidaiatuko du. Montparnasseko Kiki Salpetriereko ospitale psikiatrikoan dago. Bohemiar paristarraren musa eta erregina izan zena, orain, berrogeita hamar urterekin, bere buruaren itzal bat da, iraganerako etengabeko erregresio-ariketa baten bidez distira bilatzen duena.

Aipatzekoak dira, gainera, Arimaktoreren Siempre juntos, azaroaren 2an, 19:00etanSan Frantziskoko Udaltegian gozatu ahal izango dena. Antzezlan honetan, Javik 35 urte bete ditu eta zero pertsonarekin ospatzea erabaki du. Kandelei putz egin eta desio bat eskatzean, Pintxo agertzen zaio ondoan, bere haurtzaroko alegiazko laguna. Javik eskatu zuen desioa zehazki ez izan arren, orain bere bakardadea aukera bat ez zen garaiko oroitzapenei aurre egitea beste aukerarik ez du izango.

Azaroaren 23an, Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunarekin batera, Bilboko Zirkuituak Bea Insaren HELENAS ¿de Troya? proposatu du.

19:00etan hasiko da, Otxarkoagako Udaltegian, eta ironia, umorea eta sarkasmoa oinarri hartuta, duintasunaren, justiziaren, berdintasunaren eta botere-abusuen eta tratu txarren alde borrokatzen diren Helena guztietan jartzen du arreta.

Bilboko Zirkuituak emango dio amaiera edizioari abenduaren 28an, Las Paralelas konpainiaren El golpe antzezlanarekin.

BILBOKO ZIRKUITUAren proposamen guztiak doakoak dira eta proposamen bakoitzari buruzko informazio guztia esteka honetan aurki daiteke.

EGITARAU OSOA (PDF - 10,3 MB)


Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2023(e)ko urriaren 5(e)tik 2023(e)ko abenduaren 28(e)ra
  • LekuaBilbao
  • ZenbatekoaDoan

Non