DONOSTIA ZINEMALDIA 2023, BILBON (AZKUNA ZENTROAN)

Bilbao 2023(e)ko urriaren 2(e)tik 2023(e)ko urriaren 8(e)ra
  • DONOSTIA ZINEMALDIA 2023, BILBON (AZKUNA ZENTROAN)

Azkuna Zentroak, Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroak, Donostia Zinemaldia zikloaren edizio berri bat aurkeztu du Azkuna Zentroan. Zinemako eta ikus-entzunezkoetako programazio-ildoaren barruan, eta Donostiako Nazioarteko Zinemaldiarekin lankidetzan, Azkuna Zentroak urtero proiektatzen du Zinemaldian aurkeztu diren filmen sorta bat jaialdia itxi ondoren.

Hitzordua aste honetan da, gaurtik, urriaren 2a (astelehena) urriaren 8ra arte (igandea), eta Zinemaldiaren azken edizioko parrillaren lagin txiki bat jasotzen du.

Aurten, zikloak zuzendari ospetsuen eta talentu berrien filmen aukeraketa dakar, baita haur eta familiarrentzako filmena ere, zinema eta ikus-entzunezko ekoizpen garaikidea belaunaldi gazteenetara hurbilduz. Urriaren 7an, larunbata, eta 8an, igandea, goizeko zinea izango da, animaziozko bi filmekin.

Sarrerak salgai daude Golem-en webgunean eta Zentroko zinema-leihatiletan 5 euroren truke, 4 euro AZ txartelarekin.

FILMAK

Zikloa gaur arratsaldean irekiko da Zinemaldiko Sail Ofizialean parte hartu duen Un amor filmarekin, Sara Mesaren izen bereko eleberriaren egokitzapen filmikoarekin. Laia Costa eta Hovic Keuchkerian dira protagonistak eta Isabel Coixetek zuzendu du. Pelikulak, Feroz Zinemaldia Saria eta Taldeko Interpretazio Onenaren Zilarrezko Maskorra Keuchkerianrentzat irabazi ditu. Nat, hogeita hamar urte ingurukoa, La Escapa herri txikian dago, Espainia landatarraren sakonenean. Erortzear dagoen landetxe batean, zakur basati zakar batek lagunduta, bere bizitza berreraikitzen saiatuko da neska gazte hau. Bere etxejabearen etsaitasunari eta herriko biztanleen mesfidantzari aurre egin ondoren, Andreas bizilagunaren proposamen sexual kezkagarri bat onartuko du, halakorik egingo zuela pentsatuko ez bazuen ere.

Sail Ofizialetik ere beste hiru film aurkezten dira: Un silence, familia drama, Emmanuelle Devos eta Daniel Auteuil protagonista dituena eta Joachim Lafossek zuzendua, Zuzendaritza Onenaren Zilarrezko Maskorra irabazi zuen 2015ean, Los caballeros blancos filmarekin.

Thomas Liltiren Un Métier Sérieux ere proiektatuko da, irakasleei buruzko hausnarketa sozial argia, dibertigarria, hezigarria eta hunkigarria; eta Puan film argentinarra, Marcelo Subiotto, Leonardo Sbaraglia eta Julieta Zylberberg protagonista dituen tragikomedia, María Alché eta Benjamín Naishtat zuzendari dituena. Azken zinta honek Gidoi Onenaren Epaimahaiaren Saria irabazi du, eta Marcelo Subiotto aktoreak, Interpretazio Nagusi Onenaren Zilarrezko Maskorra

Zinemaldiaren edizio honetan parte hartu duten zuzendari berrien artean, Carefree Days aurkeztuko da Bilbon, Liang Ming zuzendari txinatarraren bigarren film luzea. Ban Yu idazlearen izen bereko eleberri batean oinarrituta dago filma, eta gaixorik dagoen eta munduan bere lekua aurkitu nahi duen neska gazte bat aurkezten du.

Perlak saileko zintak Estatuan argitaratu gabeko film luzeen aukeraketa batekoak dira, urteko nabarmenenak, kritikak goraipatuak edota nazioarteko beste jaialdi batzuetan sarituak.

Aurtengoak honako hauek dira:

Anatomie d'une chute, Justine Trietena. Bere senarra hil izana leporatzen dioten alargun baten prozesua kontatzen duen film honek Cannesko azken Zinemaldian Urrezko Palma irabazi zuen.

Io Capitano, Italia-Belgika-Frantzia koprodukzioa, Matteo Garronek zuzendua. Odisea garaikide honetan, gazteek oztopo ugari gainditu beharko dituzte basamortuan eta itsasoan zehar bizirik irautea lortzeko borrokan. Film honek Europako Film Onenaren Publikoaren Saria irabazi du.

Perfect Days, Japonia-Alemania koprodukzioa, Wim Wendersek zuzendua, edertasuna eguneroko bizitzan bilatzeari buruzko gogoeta hunkigarri eta poetikoa.

Azkuna Zentroko Auditorioan partekatuko diren Perlak saileko proiekzioen zerrendarekin bat egin du La Memoria Infinita, Sundanceko Jaialdiaren iazko edizioan Epaimahaiaren Dokumentala Saria  irabazi zuen film txiletarrak. Augusto eta Paulina aurkezten ditu, 25 urte elkarrekin daramatzan bikotea. Augustori duela zortzi urte Alzheimerra diagnostikatu zioten eta biak beldurra diote azkenean Paulina ezagutuko ez duen egunari.

Azkuna Zentroko Donostia Zinemaldiaren zikloak euskarazko bi saio izango ditu asteburuan, haurrentzat eta familientzat pentsatuak. Batetik, Superheroien Familia, superheroien filma, Rasmus A. Sivertsenek zuzendua; eta, bestetik, Ali Samadi Ahadiren Ilargirantz, Alemaniako haurrentzako libururik ezagunenetako batean oinarritutako animaziozko film luzea, astronauta izatea amesten duen Pete txikiaren istorioa kontatzen du, bere aitak bezala.

PROGRAMA URRIAREN 2TIK 8RA

Astelehena, hilak 2/ UN AMOR 18:00 Aurkezpena eta proiekzioa

Zuzendaria: Isabel Coixet.
Antzezleak: Laia Costa, Hovik Keuchkerian, Hugo Silva, Luis Bermejo Ingrid García-Jonsson, Francesco Carril.
Gidoia: Laura Ferrero y Isabel Coixet; basada en una novela de Sara Mesa.
Argazkigintza: Bet Rourich.
Iraupena: 129 min
Sinopsia: Hiriko bizimodu itogarritik ihes eginda, hogeita hamar urteko Nat-ek Espainiako landa-eremu bete-betean aurkituko du babesa, La Escapa izeneko herri txikian. Erortzear dagoen landetxe batean, zakur basati zakar batek lagunduta, bere bizitza berreraikitzen saiatuko da neska gazte hau. Bere etxejabearen etsaitasunari eta herriko biztanleen mesfidantzari aurre egin ondoren, Andreas bizilagunaren proposamen sexual kezkagarri bat onartuko du, halakorik egingo zuela pentsatuko ez bazuen ere.

Asterartea, hilak 3/ 19:00  CAREFREE DAYS (JBAG)

Zuzendaria: Liang Ming.      
Antzezleak: Lü Xingchen, Xueqin Li, Bingrui Zhao,Congxi Li.       
Gidoia: Liang Ming.  
Argazkigintza: Wang Meng.            
Iraupena: 120'

Sinopsis: Xu Lingling es una joven de 25 años que padece uremia y cuya vida se ha derrumbado al recibir la noticia y ante la repentina muerte de su madre. En el punto álgido de su enfermedad, su padre ha regresado para cuidar de ella con su mejor amiga Tan Na y su antigua compañero de clase Zhao DongYang. Segundo largometraje del director chino Liang Ming ("Wisdom Tooth", 2020).

Asteazkena, hilak 4 / 19:00 IO CAPITANO (JBAG)

Zuzendaria: Matteo Garrone.
Antzezleak: Seydou Sarr, Moustapha Fall, Ibrahima Gueye.
Gidoia: Matteo Garrone, Massimo Gaudioso, Massimo Ceccherini, Andrea Tagliaferri.
Argazkigintza: Paolo Camera.
Iraupena: 120’

Sinopsia: "Io capitano" filmak Europara joateko Dakar utzi duten bi lehengusuen istorioa kontatzen digu. Odisea garaikide honetan, gazteek oztopo ugari gainditu beharko dituzte basamortuan eta itsasoan zehar bizirik irautea lortzeko borrokan..

Osteguna, hilak 5/ 19:00 PERFECT DAYS (JBAG)

Zuzendaria: Wim Wenders.
Antzezleak: Koji Yakusho, Arisa Nakano, Tokio Emoto, Yumi Aso, Sayuri Ishikawa, Tomokazu Miura, Aoi Yamada, Min Tanaka.
Gidoia: Takuma Takasaki, Wim Wenders.
Argazkigintza: Franz Lustig.
Iraupena: 123’

Sinopsia: Hirayamak Tokioko komun publikoak garbitzen egiten du lan. Bizimodu apala gustatzen zaio, eguneroko errutina oso egituratua izatea. Bere iragana berpizteko zorian dago ustekabeko zenbait topaketaren bidez. Eguneroko bizitzan edertasuna bilatzeari buruzko gogoeta hunkigarri eta poetikoa.

Ostirala, hilak 6/ 19:00 ANATOMIE D’UNE CHUTE (JBAG)

Zuzendaria: Justine Triet.
Antzezleak: Sandra Hüller, Swann Arlaud, Milo Machado Graner, Antoine Reinartz, Samuel Theis, Jehnny Beth, Saadia Bentaïeb, Camille Rutherford, Sophie Fillières.
Gidoia: Justine Triet.
Argazkigintza: Simon Beaufils.
Iraupena: 113’

Sinopsia: Sandra, Samuel eta horien 11 urteko semea, Daniel, isolatuta bizi dira mendian. Egun batean Samuel hilda aurkituko dute etxearen ondoan. Ikerketa bat hasiko da heriotza susmagarri horrengatik, eta laster hasiko dira Sandra erruduntzat jotzen. Film onenaren Urrezko Palma Cannesko 76. Nazioarteko Zinemaldian.

Larunbata, hilak 7/ 18:00 UN SILENCE (JBAG)

Zuzendaria: Joachim Lafosse.
Antzezleak: Daniel Auteuil, Emmanuelle Devos, Salomé Dewaels, Larisa Faber.
Gidoia:
Joachim Lafosse, Chloé Duponchelle, Paul Ismaël.
Argazkigintza:
Jean-François Hensgen
Iraupena: 100’

Sinopsia: Astrid abokatu ezagun baten emaztea da. 25 urtez isilik egon ondoren, emakumearen familiaren egonkortasuna pitzatu egingo da bat-batean, seme-alabek justizia bilatzeari ekiten diotenean. Joachim Lafossek zuzendaritza onenaren Zilarrezko Maskorra irabazi zuen 2015ean, "Los caballeros blancos" lanagatik.

Larunbata, hilak 7/ 20:00 UN MÉTIER SÉRIEUX (JBAG)

Zuzendaria: Thomas Lilti.
Antzezleak:
Vincent Lacoste, François Cluzet, Adèle Exarchopoulos, Louise Bourgoin, Bouli Lanners, Lucie Zhang.
Gidoia: Thomas Lilti.
Argazkigintza: Antoine Héberlé.
Iraupena: 111’

Sinopsia: Benjamin, bekarik gabeko doktorego-ikasleak, institutu batean irakasle-lanpostu bat onartu du. Gaikuntzarik eta esperientziarik gabe, ikusiko du zein gogorra den irakasle-lanbidea, baliabide-falta kronikoa duen hezkuntza-sistema batean.

Igandea, hilak 8 /18:00 LA MEMORIA INFINITA  

Zuzendaria: Maite Alberdi.
Antzezleak: Augusto Góngora, Paulina Urrutia.
Gidoia: Maite Alberdi.
Argazkigintza: Pablo Valdés.
Iraupena: 84’

Sinopsis: Augusto eta Paulina duela 25 urtetik daude elkarrekin. Alzheimerra diagnostikatu zioten Augustori duela zortzi urte. Biak beldurra diote azkenean Paulina ezagutuko ez duen egunari. Publikoaren Sari Nagusia Sundance 2023ko Zinemaldian eta Publikoaren Saria (Panorama) Berlingo 73. Nazioarteko Zinemaldian.

Igandea, hilak 8  / 20:00 PUAN (JBAG)

Zuzendaria: María Alché, Benjamín Naishtat.
Antzezleak: Marcelo Subiotto, Leonardo Sbaraglia, Julieta Zylberberg.
Gidoia: María Alché, Benjamín Naishtat.
Argazkigintza: Hélène Louvart.
Iraupena: 109’

Sinopsis: Marcelo Buenos Airesko Unibertsitatean Filosofia saileko buru izendatzear dagoenean, Sujarchuk irakasle ospetsu eta limurtzailea Europatik itzuliko da katedra eskatzeko. Benjamin Nishtat (Rojo, zuzendaritza onenaren zilarrezko maskorra 2018) eta María Alché (Familia Sumergida, Horizontes saria 2018) zuzendarikide dira.

HAUR-ZINEMA

Larunbata, hilak 7/ 12:00 SUPERHEROIEN FAMILIA - EUSKERA

Zuzendaria: Rasmus A. Sivertsen
Gidoia:
Kamilla Krogsveen.
Iraupena
: 76’

Sinopsia: Hedvigek 11 urte ditu eta aitaren superheroi-mozorroa txikitu egin du, horregatik, aita ezingo da gehiago 'Super lehoi' izan. Baina bere bizitzak sekulako aldaketa jasango du, aita ordezkatuz, hiriko superheroi bihurtzeko aukeratzen duenean. Horretarako, ordea, arazo bakarra dago: baldarra eta nagia da, ez dago oso sasoian eta superheroi izateko baino interesa handiagoa du bideojokotan jolasean ibiltzeko. Aitak, hurrengo superheroi bihur dadin, ver

Igandea, hilak 8/ 12:00 ILARGIRANTZ - EUSKERA

Zuzendaria: Ali Samadi Ahadi.
Gidoia:
Ali Samadi Ahadi, Arne Nolting.
Iraupena: 85

Sinopsia: Alemaniako haurrentzako liburu ezagunenetako batean oinarrituta, Pete txikiaren istorioa kontatzen du, kakalardoarekin, Zoomzeman jaunarekin eta Sandmanekin batera bidaia xarmangarri batean murgilduko dena bere ahizpa txikia Moon Man gaiztoarengandik erreskatatzeko.

 

Laburrean

Non