Praktika artistikoak eta Kultura Ikasketak: gorputza, afektuak, lurraldea masterra (2023-2024)

Huarte/Uharte 2023(e)ko urriaren 2(e)tik 2024(e)ko ekainaren 24(e)ra
  • Praktika artistikoak eta Kultura Ikasketak: gorputza, afektuak, lurraldea masterra (2023-2024)

Praktika Artistikoen eta Kultura Ikasketen masterreko 4. edizioan izena emateko epea zabalik dago.

(3. epea, uztailaren 5era arte).

Uharteko Arte Garaikideko Zentroak (Uharte Zentroa), Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) bultzatuta, masterra akademiaren eta arte garaikidearen eremuaren arteko topagunea da, eta esperimentazio metodologikoa eta pedagogia kokatuak dira nagusi. Helburua diziplina arteko ikerketa-esparru bat eskaintzea da, praktika artistiko garaikideak birpentsatzeko asmoz.

Masterra tokiko gaiei buruzko ikerketa- eta pentsamendu-ekoizpenerako eta arte-testuinguruari buruzko azterketarako eta hausnarketarako gunea ere izango da, eta hiru ikerketa-ildoren inguruan antolatzen da:

  • Kultura bisuala eta generoa: teoria feministen eta ikerketa bisual eta artistikoen arteko elkarguneak aztertzea.
  • Lurraldea: Euskal Herriko eta Nafarroako kultura-ikasketen edukiak biltzen ditu, batetik, eta kultura-ekologiena, bestetik.
  • Afektuak: afektuek eta zainketek artean praktika eta ikerketa pentsatzeko duten garrantzia aztertzen du.

Masterraren ikasketa-plana lau modulutan banatuta dago, modu independentean egin daitezkeenak eta honako titulazio hauek dakartzatenak:

  • Berezko masterra: Praktika artistikoak eta ikasketa kulturalak: gorputza, afektuak, lurraldea (60 ECTS)
  • Arte Praktiketan Espezializatzeko Diploma (30 ECTS)
  • Generoan eta Kultura Ikasketetan Unibertsitate Aditua (16 ECTS)
  • Kultura Ikasketetan eta Lurraldean Unibertsitate Aditua (16 ECTS).
  • Kultur Ikasketetan, Afektuetan eta Ezagutzan Unibertsitate Aditua (16 ECTS)

Urtero berritzen diren tailer praktikoak emateko, 2023-2024 ikasturtean honako artista hauek izango dira, besteak beste: Jon Mikel Euba, Julia Spinola, Jorge Satorre, Sahatsa Jauregi, Jorge Dutor eta Guillem Mont De Palol, eta Maria Salgado.

Hartzaileak:

Programa arte- eta kultura-arloko (artea, teoria, ikerketa, komisariotza, hezkuntza, bitartekotza) ikasleei eta profesionalei zuzenduta dago, ikerketaren, ikasketa kulturalen eta praktika artistikoen arteko elkarguneak aztertzeko.

Iraupena:

2023ko urritik 2024ko ekainera.

Hizkuntzak:

Gaztelania, euskara eta ingelesa.

Ordutegiak:

Aste presentzial trinko bat hilero (astelehenetik ostegunera, goizez eta arratsaldez), urritik maiatzera bitartean.

Hilean hiru aste: derrigorrezko bi saio sinkrono online modalitatean. Gainerako saioak: asinkronoak (ikasleak antolatuak).

Prezioak:

ECTSaren prezioa 37 eurokoa da.

Gainera, Emakumearen eta Aukera Berdintasunerako Institutuaren deialdian dirulaguntza lortzea aurreikusten da, bekak emateko eta ikasleen matrikula finantzatzeko.


Laburrean

Non