Ja! Bilbao 2023: Olga Tokarczuk, Jesus Garcia Calerorekin hizketan
Ja! Bilbao 2023 - Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko Jaialdia
Olga Tokarczuk idazle bikaina da. Pozez zoratzen gaude Literatura Nobel Sari batek lehen aldiz bisitatuko gaituelako. Gure gonbidatuak 2018an jaso zuen saria, eta izugarrizko ahalmen narratiboa du, ikuspegi magiko zein fantastiko batetik (Un lugar llamado Antaño) nahiz berariaz irreal bihurtutako errealismo batetik (Los errantes).
Bere azken eleberriak, Los libros de Jacob izenekoak, XVIII. mendeko suge sorgintzaile eta mesias liluragarria du protagonistatzat. Egilea eta, oro har, literatura poloniarra miresten dituen Jesús García Calerok elkarrizketatuko du. Interesgarria izango da entzutea.
Ingelesez, aldibereko itzulpenarekin.
Ekitaldiaren ostean, liburuak sinatzea.
*Jaialdiko ekitaldiak doakoak dira, eta gonbidapenek zenbakia dute (irailaren 23tik aurrera webgunean erraz deskargatu ahal izango dira).
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2023(e)ko Irailak 30
- Ordutegia20:30
- Lekua BBK Aretoa
Kale Nagusia, 19-21
Bilbao - HizkuntzaIngelesa
- Web BBK Aretoa


