Bertso Derbia 2023 (Villabona)

Villabona 2023(e)ko Irailak 30
  • Bertso Derbia 2023 (Villabona)

2012. urteaz geroztik, Bertso derbia Athletic Cluben eta Realaren arteko norgehiagokaren aurretik egin ohi den kultura ekitaldia da, eta bertan, Atheltic Club eta Reala ordezkatzen dituzten bertsolariak aritzen dira bat-batean, euskal derbiarekin zerikusia duten gaien inguruan. Ekimenak giro oneko lehia sustatzea du helburu, euskal taldeen kirolaren eta kulturaren arteko norgehiagoka alde batera utzita.

Athletic Club Fundazioak, Real Sociedad Fundazioak eta Villabonako Udalak elkarlanean antolatutako ikuskizuna da hau, eta iraileko azkeneko asteburuan izango da. Irailaren erdialdean, derbiaren eguna eta ordua ezagutzen direnean, argitaratuko ditugu saioaren xehetasun guztiak, eta era berean gonbidapenak eskuragarri jarriko dira villabona.eus webgunean.

Bertsolariak

  • Oihana Bartra
  • Andoni Egaña
  • Aitor Etxebarriazarraga
  • Oihana Iguaran
  • Jexux Mari Irazu Muñoa
  • Jon Maia

Gai-jartzaileak

  • Agirre, Amaia

Antolatzaileak

  • Real Sociedad Fundazioa

Kultur bitartekaria

  • Lanku
villabona.eus

Laburrean

  • Mota Bertsolaritza
  • Data 2023(e)ko Irailak 30
  • Ordutegia12:30
  • Lekua Gurea Antzokia
    Berria kalea, 55
    Villabona
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Gurea Antzokia

Non