Komunikazioaren jokoan - Luz de gas teatro [Bideart Eszena Zigoitia + Ipar Eszena Bidea 2023]
KOMUNIKAZIOAREN JOKOAN
+ LUNA ikuskizunaren aldez aurretiko bitartekaritza-jarduera.
Gehienez ere 12 familiarentzat (heldu arduradunek lagundutako haurrak).
Irakasleak: Mayra Fernández (antzezlanaren zuzendaria eta egilea) eta Ici Díaz (ikuskizuneko antzezlea).
Edukia: tailerra Luna ikuskizunera joandako familiei zuzenduta dago. Hasieran, jarduera testuinguruan kokatzen ahaleginduko gara, ikusiko duten ikuskizunaz apur bat hitz eginez eta, ondoren, hainbat dinamika egingo ditugu, gero eszenan ikusiko duten istorioari lotutako jolasa oinarri hartuta.
3 dinamika/jarduera izango ditu: "ZEINU-HIZKUNTZAKO ABESTI BAT KOREOGRAFIATZERA JOLASTEN", "NIRE IZENA ZEINU-HIZKUNTZAN KOLOREZTATZEN" ETA "ISILTASUNEAN DANTZATZEN".
Luz de gas
Luz de gas teatro Mayra Fernándezek 2020an sortutako antzerki-konpainia profesionala da, arte eszenikoen esparruan 20 urte baino gehiagoko ibilbide profesional eta enpresariala egin ondoren.
Konpainiak berak sortutako eta heldu, haur eta gazteei zuzendutako hainbat motatako testuak taularatzeko asmoz sortu zen Luz de gas teatro.
Konpainiaren helburu nagusietako bat kultura eta hezkuntza uztartzea da, eta gizartearen inplikazioa eta emakumeari buruzko gaiekin lotutako lana dira ikuskizunak sortzeko erabilitako premisetako bat.
Laburrean
- Mota Bestelakoa
- Data 2023(e)ko Irailak 29
- Ordutegia17:00-18:00
- Lekua Zigoitiko Gizarte eta Kultur Zentroa (Zigoitia aretoa)
Bengolarra, 1
Zigoitia - ZenbatekoaTailerra+antzerkia: 2€
- Web Zigoitiko Gizarte eta Kultur Zentroa (Zigoitia aretoa)


![Komunikazioaren jokoan - Luz de gas teatro [Bideart Eszena Zigoitia + Ipar Eszena Bidea 2023] Komunikazioaren jokoan - Luz de gas teatro [Bideart Eszena Zigoitia + Ipar Eszena Bidea 2023]](images/luzdegas.jpg)