AULA / GELA: Iraultza zibernetikoa zineman VII
Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako kultur hedapenerako Aula/Gela programaren barruan, ostiral honetako saioa iraultza zibernetikoa zineman zikloaren zazpigarrena eta azkena izango da.
Ziklo honetan adimen artifiziala zineman nola islatu den erakutsi da, baita artean, herri-kulturan eta etorkizuna irudikatzeko modua ere. AAren inguruko beldurra eta kezka soziala nahitaezko gai bihurtu da zientzia fikzioaren munduan.
Oraingoan, Yeon San-ho zuzendari hegokorearraren lanari erreparatuko diogu. Izan ere, mundu futurista batera eramaten gaitu eta bertan, hildako pertsonen garuna (eta kontzientzia?) roboten/androideen hardwarera lekualdatu dute. Enpresa eta gobernu-interesek manipulatutako zibilizazioa hortan "gizaki" kontzeptuak gero eta antz handiagoa dute etxalde artifizialekin.
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2023(e)ko Irailak 29
- Ordutegia18:00
- Lekua Photomuseum
San Ignacio, 11
Zarautz - ZenbatekoaDoan
- Web Photomuseum


