"La Celestina"
Sarreren salmenta ekainaren 26ko 11:30etik aurrera.
Calisto, gazte noble, dotore eta argia, belatz bati segika sartu da Melibea dagoen baratzean, eta biziki maiteminduta geratu da harekin. Melibeak arbuiatu egin du, eta, Sempronio zerbitzariak aholkaturik, Celestinaren esku jartzea erabaki du Calistok, haren bidez Melibearen maitasuna lortzeko. Horrelaxe hasten da Celestina, Espainiako literaturak On Kixote eta Don Juanekin batera sortu dituen mito unibertsaletako bat. Fernando de Rojasek XV. mendearen amaieran idatzi zuen obra, bere garaiko unibertsitateko jendeak eta jende kultuak irakurtzeko asmoz, eta ez antzeztua izateko. Testu osoaren antzezpena lau ordutik gorakoa izango litzateke, baina hemen ez.
Eduardo Galánek, egokitzapen honetan, ekintzaren dinamismoa, gatazken erritmoa eta denboraren joanaren azkartasuna lehenetsi ditu, obraren ideia nagusia islatze aldera: "carpe diem", bizitzaren laburtasuna, gaztetasunaz gozatzeko beharra —Celestinak Melibeari esaten dion bezala— zahartzaroak edertasuna hondatu baino lehen. "Zergatik ez nuen gehiago gozatu?", dio kexaka Melibeak, Calisto maitea hiltzen ikustean. Hizkuntzak garai hartako kutsua du, baina jatorrizko testua ulertzeko zailtasunik gabe, eta laburtu egin dira pertsonaien mintzaldi oso luzeak. Tragikomedia gazteengana ere hurbiltzen duen bertsio honek arimaren azala ukituko die ikustera joaten direnei.
Taldea
Egilea: Fernando de Rojas
Moldaketa: Eduardo Galán
Zuzendaria: Antonio Castro Guijosa
Antzezleak: Anabel Alonso, José Saiz, Víctor Sainz, Claudia Taboada, Beatriz Grimaldos eta David Huertas
Eszenografia eta jantziak: Mónica Tejeiro
Argiztapena: José Manuel Guerra
Jatorrizko musika eta soinua: Manuel Solís
Ile-apainketa eta makillajea: Roberto Palacios
Produkzio exekutiboa: SECUENCIA 3
Laburrean
- Mota Antzerkia
- Data 2023(e)ko irailaren 28(e)tik 2023(e)ko irailaren 30(e)ra
- OrdutegiaIrailak 28 eta 29: 19:30 / Irailak 30: 19:00
- Lekua Arriaga Antzokia
Arriaga plaza, 1
Bilbao - Zenbatekoa13 / 25 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaGaztelania
- Web Arriaga Antzokia


