Ja! Bilbao 2023 - Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko Jaialdia
Ja! jaialdiak 14 urte bete ditu, baina ez da nerabezaroko burugabekerian erori, "hori serietik dakarrelako" argitu dute zuzendariek, Juan Basek eta Carolina Ontiverok. Eurek erabaki zuten interesgarria izango zela hamalaugarren edizio honetan magia izatea gai nagusia. Beraz, programazioko saio gehienetan arteen eta kulturaren ikuspegi desberdinetatik jorratuko dute gaia. Ja!-ren zuzendariek xehatu dute magia dela arrazoibidetik at eta naturaz gaindi gertatzen dena, ulertzen eta aurreikus ezin dezakeguna, eta magiaren mirariak harreman estua duela irudimenaren ahalmenarekin eta artean duen eragin eta umorearekin. Ja!-ren 14. edizioak dimentsio magiko horretan irudimena aldarrikatzea du xede.
Aipagarria da Javier Olivares eta Fernando Marías egileen Pertierra enigma (El enigma de Pertierra) erakusketa grafiko eta literarioa. Ja!-k ilusioz eta ahalegin handiz diseinatu eta sortu du, Javier Olivaresekin lankidetza estuan, Joaquín Pertierra marrazkiari misteriotsuaren irudi birsortuarekin dimentsio magikora eramaten gaituen erakusketa hau.
Edizio honetako gonbidatuak
Antolatzaileak pozez zoratzen daude Literatura Nobel Sari batek lehen aldiz bisitatuko duelako jaialdia. Olga Tokarczuk idazle poloniarrak 2018an jaso zuen saria. Izugarrizko ahalmen narratiboa du, eta umorearekin armoniaz uztartzen daki. Bere azken eleberriak, Los libros de Jacob izenekoak, XVIII. mendeko suge sorgintzaile eta mesias liluragarria du protagonistatzat. Jesús García Calero ABC Culturaleko zuzendariak elkarrizketatuko du. John Banville nazioarteko idazle famatua ere izango da Bilbon. Literatura-lan ugari argitaratu ditu. Bere eleberriak bikaintasunaren eta estilo dotorearen seinalea dira, eta umorearen aztia ere bada. Egile irlandarraren obrak irakurtzea «sekulako talentua, argitasuna eta adimena dituen mago baten aurrean egotea» dela esan izan da. María Fascek, Alfaguaran duen editoreak, elkarrizketatuko du.
Enrique Vila-Matas Ja!-ra ekartzeko grinaz zeuden antolatzaileak, eta azkenean ere bete dugu helburua. Idazle prestigiotsuak joko metaliterario zirraragarriak egiten ditu, eta idatzi ez arren idazle izaten jarraitzen dutenen erretratuak ere bai. Alabaina, badu bereizgarri bat, eta, izan ere, ez du umorerik gabeko literaturarik ulertzen. Daniel Gascónek, beste hizkizale eta idazle on batek, elkarrizketatuko du. Vila-Matasen obran umoreak duen garrantzia eta haren magia narratiboaren arkitektura araoak izango dira hizpide.
Jorge Blass ilusionista bikaina eta nazioarteko mago ezaguna da (David Copperfield-ek truko harrigarri bat erosi zion). Maite Esparza kazetariak elkarrizketatuko du, eta galderei erantzuteaz gainera ziurrenik edukiko du ikusleentzako sorpresaren bat prestatuta.
Ernesto Sevilla umorista, aktorea eta gidoilaria da. Cámera Café, la película zuzendu du eta Pobre diablo animazio-seriearen zuzendarikidea eta gidoilarikidea da. Oraingoan, bera izango da Umorezko 10 sekuentzia gustukoenak atal finkoko protagonista. Gonbidatuak edozein garaiko zinemaren umorezko 10 sekuentzia gustukoenak aukeratu eta Juan Basekin komentatzen ditu, pantailan ikusten doazen heinean.
Pilar Adón behin baino gehiagotan egon da jaialdian, baina oraingoan Carolina Ontiverok elkarrizketa berezia egingo dio. De bestias y aves saritua da bere azken eleberria. Orain arte idatzi duen obrarik onena da, eta, inoiz ez bezala, agerian utzi du bere umore partikularra. Badirudi bere lanari eta ibilbideari buruz hitz egiteko une aproposa dela.
Magia-saioak eta protagonistak
El mago Méliès izeneko saioak agerian uzten du programazio honetan magiak duen garrantzia. George Méliès (1861-1938) ilusionista eta zinemagilea izan zen, baita fantasiazko zinemaren aitzindari bikaina ere. Haren filmografiaren sekuentzia eta film labur batzuk hautatuko dira, eta haien gainean arituko dira hizketan Mélièsen bi jarraitzaile zoro: Raquel Sastre umorista (Sombra fantasiazko zinema-jaialdiaren antolatzailea) eta Imanol Ituiño magoa (magiaren historiaren dibulgatzailea eta dokumentalista). Garai bateko zinema mutuaren estilora, Lola Barrosok saio honetarako konposatutako pianomusikak lagunduko die sekuentziei, xarma berezia emanez.
Brujas, hechiceras y magas. Duela ez asko, erremedio naturalak ezagutzen zituzten emakumeak sendatzaileak ziren, baina erlijio-obskurantismoak, deabruarekin haragizko ituna zeukatela sinetsita, sorgintzak jo zituen, eta sutan erre. Jendaurreko akelarrera deitu ditugu Gustavo Martín Garzo, zineman eta literaturan jakituna delako eta literatura fantastikoa atsegin duelako, bere azken obran, El último atardecer izenekoan, ikusten den eran, eta Aixa de la Cruz, bere Las herederas eleberria gotikoaren eta lisergikoaren erdibidean dagoela iritzi zaiolako, belladonaren ahalmenaren pare. Sorginkeriari eta fikziozko aztiei eta sorginei buruz jardungo dute. Magia o milagro izena du Pablo d’Ors eta Andrés Ibáñez idazleen arteko elkarrizketak, eta lege naturaletatik at daudela diruditen ezohizko gertakariak izango dira hizpide. Ea nork hitz egiten duen gehiago mirariez, d’Ors nobelagile eta apaizak (Los contemplativos argitaratu berri du) ala Ibáñez idazleak (magoei eta beste izaki misteriotsuei buruz hainbat liburu idatzi ditu).
La magia de la seducción saioan, magiari zentzu poetikoa emango zaio, portaeraren artetzat hartuta. Sukaldean nahiz eszenatokian praktika daiteke sedukzioa, estiloaren dotoreziaz, barre eraginez eta hitz magikoak eta ederrak erabiliz. Manuel Jabois eta Milena Busquets limurtzaile perfektuak dira gai erakargarri honen gainean jarduteko. Azul Tejerinak moderatuko du elkarrizketa.
Adimen artifizialak gero eta ahalmen handiagoa du. Zientzia fikzioak errealitatea ordezkatu duela dirudi. Umorearen mugen inguruko eztabaidari adimen artifizialaren mugen gaineko eztabaidak jarraitu dio. ¿Sueñan las IA con tener imaginación? Gai zirraragarri honen gainean jardungo dira, umorez eta adimen naturalez, Juan Arnau, astrofisiko eta filosofoa, eta Marta Sanz, drone adimentsuak bezain kezkagarriak protagonistatzat dituen Persianas metálicas bajan de golpe eleberriaren egilea. Zenbaterainoko sormena du Adimen Artifizialak? Umorea eduki al dezakete? Irudimena garatuko al dute? Eta erabakitzeko gai izango al dira? Ea zer dioten gizaki hutsak baino ez diren bi humanista hauek.
Leonora Carrington idazlearen obra piktorikoak eta literarioak magia, irudimena eta umorea lantzen ditu (1917-2011). Ziurrenik umore horrek salbatu zuen etorkizunak ekarriko zion erotasunetik. Zirkulu surrealistetan mugitzen zen, baina haien musa izateko uzkur zen. Carrington feminismoaren eta ekologiaren aitzindaria izan zen, eta, hain zuzen, emakumea jatorrizko mundu magiko batekin erlazionatzen du. Menchu Gutiérrez eta Javier Montes izango dira Leonora Carrington: la risa en el tejado elkarrizketaren protagonistak; izan ere, ondo asko ezagutzen dute artista berdingabe honen lan aparta.
Magiari buruzko edizio batean ezin da zuzeneko ikuskizunik falta, eta, oraingoan, Argi eta garbi ikuskizunaz gozatu ahal izango dugu. Tor Magoa eta bere xistera arduratuko dira horretaz.
Era berean, Ja!-k Naukas Bilbao zientzia, eszeptizismoa eta umorearen jaialdiarekin kolaboratuko du berriro, publiko zabalagoari heltzeko asmoz. El cerebro ilusionista (no) es una broma izenburupean, Luis M. Martínez neurozientzialaria arituko da hizketan. Irailaren 16an jarri da hitzordua, 12:10ean, Euskalduna Jauregian.
Programazio-guneak eta gonbidapenak
Jaialdiak aurreko edizioko bi guneak hartuko ditu. Lehenbiziko astean, Kale Nagusiko BBK Salan gauzatuko da, Ja!-ren ohiko eszenatokian, 2010ean estreinatu zenetik. Bigarren astean, berriz, Mitxelena Entzunaretora lekualdatuko da, UPV/EHUren paraninfora, Abandoibarra etorbideko Bizkaia Aretora, hain zuzen.
Ekitaldiak doakoak dira, eta gonbidapenak zenbatuko dira (irailaren 23tik aurrera webean erraz deskargatu ahal izango dira).
Ekitaldiak (Argi eta garbi eta umorezko 10 sekuentzia gustukoenak izan ezik) streaming bidez jarraitu ahal izango dira, eta YouTubeko Ja!-ren kanalean argitaratuko dira gero. Webgunean daude egitarauaren xehetasunak, jaialdiaren historia 2010etik eta Ja!ren albistegira harpidetza. www.jafestival.com
2023KO EGITARAUA
Larunbata, irailak 16. 12:10etik 12:30era. Euskalduna Jauregia | NAUKAS 2023*
LUIS M. MARTÍNEZ: El cerebro ilusionista (no) es una broma
Naukasek eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatutako dibulgazio zientifikoko jardunaldiekin lankidetzan egindako ekitaldia
Asteazkena, irailak 27. 19:00. Bizkaia Aretoa. Axular Aretoa
JAVIER OLIVARESen bisita gidatua PERTIERRA ENIGMA erakusketara. Liburuak sinatzea
Osteguna, irailak 28. 19:30. Sala BBK
JORGE BLASS, MAITE ESPARZArekin hizketan
Ostirala, irailak 29
19:00. Sala BBK
MANUEL JABOIS & MILENA BUSQUETS: La magia de la seducción. AZUL TEJERINArekin elkarrizketan. Liburuak sinatzea
20.30. Sala BBK
ENRIQUE VILA-MATAS, DANIEL GASCÓNekin hizketan. Liburuak sinatzea
Larunbata, irailak 30. 19:00. Sala BBK
GUSTAVO MARTÍN GARZO eta AIXA DE LA CRUZ: Brujas, hechiceras y magas. Liburuak sinatzea
20.30. Sala BBK
OLGA TOKARCZUK, JESÚS GARCÍA CALEROrekin hizketan. Ingelesez, aldibereko itzulpenarekin. Liburuak sinatzea
Igandea, urriak 1. 19.00. Sala BBK
RAQUEL SASTRE eta IMANOL ITUIÑO: El mago Méliès. JUAN BASekin hizketan, LOLA BARROSOk pianoarekin lagunduta
Osteguna, urriak 5. 19:30. Bizkaia Aretoa. Mitxelena Entzunaretoa
PABLO D´ORS eta ANDRÉS IBÁÑEZ: Magia o milagro. Liburuak sinatzea
Ostirala, urriak 6
19:00. Bizkaia Aretoa. Mitxelena Entzunaretoa
MENCHU GUTIÉRREZ eta JAVIER MONTES: Leonora Carrington: la risa en el tejado. Liburuak sinatzea
20:30. Bizkaia Aretoa. Mitxelena Entzunaretoa
PILAR ADÓN, CAROLINA ONTIVEROrekin hizketan. Liburuak sinatzea
Larunbata, urriak 7
19:00. Bizkaia Aretoa. Mitxelena Entzunaretoa
MARTA SANZ eta JUAN ARNAU: ¿Sueñan las IA con tener imaginación? Liburuak sinatzea
20:30. Bizkaia Aretoa. Mitxelena Entzunaretoa
JOHN BANVILLE, MARÍA FASCErekin hizketan. Ingelesez, aldibereko itzulpenarekin. Liburuak sinatzea
Igandea, urriak 8
12:00. Bizkaia Aretoa. Mitxelena Entzunaretoa
TOR MAGOA: Argi eta garbi magia-ikuskizuna
19:00. Bizkaia Aretoa. Mitxelena Entzunaretoa
ERNESTO SEVILLA: Umorezko 10 sekuentzia gustukoenak. JUAN BASekin elkarrizketan
PERTIERRA ENIGMA ERAKUSKETA
JAVIER OLIVARES & FERNANDO MARÍAS
Bizkaia Aretoa. Axular aretoa eta eranskinak | 2023.20.09 - 2023.10.22*. Sarrera doan
*Urriaren 9an eta 10ean erakusketa itxita egongo da. Metro Bilbao | 2023.09.15 - 2023.10.16 Indautxu // 2023.10.16-30 Santimami
Laburrean
- Mota Jaialdia
- Data 2023(e)ko irailaren 27(e)tik 2023(e)ko urriaren 8(e)ra
- LekuaBilbao
- ZenbatekoaDoan


