"Tarzan"

Errenteria 2023(e)ko Irailak 24
  • "Tarzan"

Hiria kaos betean dago!

Zoologikoko bisitari batek animalien kaiolak zabaldu eta piztiak askatu ditu. Nahaspila horren arduraduna psikologoaren kontsultara eramango dute eta hark berehala etzango du dibanean.

"Zein da zure izena?"

"John Claydon naizela esaten didate, Greystokeko hirugarren kondea, baina ni... Tarzan naiz!". Erantzun horrek doktorearen alarma guztiak piztuko ditu. Ez dago zalantzarik: nortasun bikoitza dauka eta terapia behar du, bai ala bai.

Aitzakia hori baliatuko dugu Tarzanen bizitzako pasarte eta pertsonai nagusiak aztertzeko; Kala ezagutuko dugu, bere gurasoak hil zirenean Tarzan adoptatu zuen txinpantze gaztea; taldekideek egiten zioten jazarpena eta, batez ere, oholtzara ekarriko dugu inguru basati hartan bizirauteko egin behar izan zuen bidea, harik eta Tarzan bihurtu zen arte, oihaneko erregea.

Fitxa artistikoa

  • Antzezleak: Aritza Rodriguez, Irene Hernando, Javi Tirado, Gabriel Ocina / Eriz Alberdi
  • Argi diseinua: Ion Chavez
  • Soinua: Igor Iglesias
  • Musika: Fran Lasuen
  • Jantziak: Noemi Loiti
  • Teknikariak: Antxon Unzaga, Maitane Serrano, Igor Iglesias
  • Argazkiak: Txelu Angoitia
  • Diseinu grafikoa: Sofia Serrazina
  • Itzulpena: Idoia Barceló
  • Dramaturgia: Kike Diaz de Rada
  • Zuzendaritza: Jose C. García
  • Ekoizpena: Mar-Mar Teatro
  • Iraupena: 60 minutu


Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non